Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera Mendiko Bizikleta

Mendiko Bizikleta '08

E-mail Inprimatu PDF

ARRASATEKO MTB MARTXA 08:

mtb

mtbibi

Urriak 11n ospatuko da urtetik urtera indarra hartzen ari den ekintza hau. Aurtengo honetarako gertatuta dugun ibilbidea honako hau da: Arrasatetik irten eta Naparrena baserriruntza igoko gara, bertara iritsi baino lehenago bide nagusi hau utzi eta eskumatara hartuko dugu,Muru inguratzen duen senda bat hartuko dugu. Hemendik Suñara iritsiko gara eta bertatik Untzillara, ondoren Naparrenatik pasata, Ikutixo aldera jeitxiko gara xenda azkar eta eder batzuetatik. Arnasa hartzeko denbora izan gabe Garaia aldetik  Besaide aldera egingo dugu, baina bertara iritsi gabe, Udalara joko dugu, bertan jatekoa izango da. Hemendik, "atajo"tik Arrasatera jeisten hasiko gara, inguru honetan artadi tartean dauden trialera batzutatik pasako gara. Monjetara iritsi baino lehen ezkerrera joko dugu Salturri baserrira eta hemendik meatz errekako elkartera. Iada azkeneko aldapa igotzea besterik ez zaigu geratuko. Anporreta aldera joko dugu, baina tontorrera iritsi aurretik Musakola aldera jaitsiko gara guztiz asetuta utziko gaituzten bidezidorretatik. Guztira 30km-ko eta 1000m-tako desnibel metatuta izango du ibilbideak. Argi daukagu arrasatear bat baino gehiago harri eta zur geratuko dela etxe ondoan horrelako bideak daudela jakiten duenean!!

Irteera ordua 10:00etan da, Musakolako kiroldegian. Dohainik da, ez da asegurorik egongo, hau norberaren kontu izango da, Besaide MEk ez du gerta daitezkeen istripuen gaineko erantzukizunik hartzen. Kaskoa derrigorrezko da. Gogoratu Udalan eta Musakolan abituallamientoak izango direla eta amaieran dutxak eta mangera egongo direla.


2008KO EGITARAUA:

2008-rako pentsatuta ditugun irteerak hauek dira:

Maiatzak 17: Musakolako I. MTB martxa

Ekainak 14: Izki

Uztailak 19: Pagoeta

Urriak 11: Arrasateko MTB martxa

Irteera hauen izenemate egunak irteera den asteko astelehen eta asteartetan izaten da. Irteera hauen berri zehatza hilabeteko karteletan edo web orriko sarrera orrian aurkituko duzu irteera data hurbiltzen den heinean.


Inguruetako MTB martxak:

IRAILAK 21, MUTRIKU

IRAILAK 21, PLAZAOLATIK BARNA: http://www.plazaola.org/agenda-EU/plazaolatik-barna-v-mendi-bizikleta-martxa-eta-ii-maratoi-erdia.html

IRAILAK 27, OTXANDIO

URRIAK 5, PIPAON http://www.euskadibttzentroak.com/fichas/BTTtriptikoa.pdf

URRIAK 5, ELORRIXO

URRIAK 11, ARRASATE

URRIAK 26, SAN ROMAN KANPEZU http://www.euskadibttzentroak.com/fichas/BTTtriptikoa.pdf

 


Page 9 of 9
< 2017ko Maiatza >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

SARE SOZIALAK


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner