Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera Mendi Irteerak

Mendi Irteerak '17

E-mail Inprimatu PDF

2017. urterako prestatu ditugun irteerak hauek dira:

    • Urtarrilak 1: Udalatxera igoera.
    • Urtarrilak 29: Donejakue bidea 3.etapa: Zarautz-Deba + bazkaria.
    • Otsailak 19:  Donejakue bidea 4.etapa: Deba-Markina-Xemein.
    • Otsailak 25-26: Mendi Irteera erraketekin. Pirineoak: Portalet.
    • Martxoak 26: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 8.etapa: San Millán de San Zadornil-Espejo.
    • Apirilak 2: PR berria izango dena ezagutzen.
    • Apirilak 23: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 9.etapa: Espejo-Nanclares de la Oca.
    • Apirilak 29-Maiatzak 1: Guadarramako mendizerra (Madril).
    • Maiatzak ?: Mendi Tour (data zehazteko).
    • Maiatzak 6: Mendi Irteera eta Sagardotegia. Arrasate-Aramaio.
    • Maiatzak 28: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 10.etapa: Nanclares de la Oca-Okina.
    • Ekainak 3: Besaideko Beteranoen Martxa.
    • Ekainak 10-11: Mendi irteera. Palentziako Mendiak.
    • Ekainak 18: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 11.etapa: Okina-Antoñana.
    • Uztailak 1-2:  Kantabriako mendiak.
    • Irailak 10: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 12. etapa: Antoñana-San Vicente de Arana.
    • Irailak 16-17: Mendi Irteera. Pirineoak: Gran Facha.
    • Irailak 17: Besaide Eguna.
    • Urriak 22: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 13.etapa: San Vicente de Arana- Urbasa.
    • Urriak 29: Gipuzkoako helduen ibilaldia.
    • Azaroak 26: GR-282 Artzaintzaren ibilbidea 14.etapa: Urbasa-Artaza.
    • Abenduak 17: Arrasateri bira.

      Irteera hauek aldaketak eduki ditzakete eta hilabetero ateratzen dugun egitarauari adi egotea gomendatzen dugu.

       

      Mendi Irteerak - Egun bakarrekoak

      E-mail Inprimatu PDF

      Irteera hauen helburu nagusia, egun bateko irteeren bitartez gure inguruko mendi gailur eta bidezidorrak ezagutaraztea da. Aurreko urteetan GR121-Gipuzkoako birak eta GR9-Zezenen bideak izan duten arrakasta ikusita, aurten GR38a egitea erabaki dugu. Bide honi “Ardoaren eta arrainaren bidea” ere deitzen zaio eta Bizkaiko kostako Bermeotik hasi eta arabar Errioxan dagoen Oionen bukatzen da.

      Egun bateko etapa hauek 6 ordu ingurukoak izaten dira eta etapa bakoitzean gehienez 500m inguruko malda desberdintasunekin topo egin dezakegu, beraz, mendian zerbait ibili den pertsonarentzat ibilbide errazak izango dira. Aukera ezin hobea beraz, gugandik hain gertu dauden eta ezezagunak diren txokoak ezagutzeko giro ezin hobean!!

      Bestalde, Urrian EMFk eta GMFk antolatzen dituzten ibilbideetan ere parte hartuko dugu.

       

      Mendi Irteerak - Egun 1 baino gehiagoko irteera

      E-mail Inprimatu PDF

      Udaberri amaiera eta udazken garaiak oso aproposak dira Piriniotatik ibiltzeko, ez du uda garaian egin ohi duen berorik egiten eta oraindik elur gutxi aurkitzen da mendi inguruetan. Horregatik eta zubien asteburu luzeak aprobetxatuz, Piriniotara hainbat irteera antolatzen ditugu. Irteera hauek, zeharkaldiak edo aterpe batetik abiatutako irteerak izan daitezke. Piriniotako txokoak ezagutuko ditugu, eta era horretan, Besaidek aukera ona eskaintzen dizu lagunartean Pirinioen handitasuna ezagutzeko.

         


      < 2017ko Martxoa >
      Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2 3 4 5
      6 7 8 9 10 11 12
      13 14 15 16 17 18 19
      20 21 22 23 24 25 26
      27 28 29 30 31    

      SARE SOZIALAK


      Babesleak

      Banner
      Banner
      Banner
      Banner