Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera

Bazkideentzat oharra

E-mail Inprimatu PDF

2012_bazkide_txartela.gif

Bazkideei eskatzen diegu datuak eguneratzeko.

Aukera ezberdinak:

  • Azaroaren 14, 15, 16, 21, 22 eta 23an, elkartea zabalik egongo da 19:30-tatik 20:30-tara.
  • E-mail bidez: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
  • Fax bidez: 943773068

Eskerrik asko.


Se ruega a los socios que actualicen los datos.

Diferentes opciones:

  • Los dias 14, 15, 16, 21, 22 y 23 de noviembre, el local estara abierto de las 19:30 a 20:30.
  • Por e-mail: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
  • Por fax: 943773068

Gracias.

 

Leixargarateko aterpetxea

E-mail Inprimatu PDF

leixargarateaterpea.jpg

Besaide Mendizale Elkarteak Leixargarateko aterpetxean hobekuntza lan batzuk burutu ditu. Besteak beste, sarrerako sapaia konpondu da, teilatuan zenbait teila ordezkatu dira eta bi ate berri jarri dira. Barrutik berriz, sapaia jetsi eta aislamendua jarri zaio eta zoru berria du. Azken finean, txukunago eta erosoago dugu aterpea.

Gauzak horrela eta jakinaren gainean zaudela, gonbidatzen zaitugu aterpea bera erabiltzera, erabilpenak ematen baitio bizia eta zentzua Leixargarateko aterpeari.

Animatu zaitez eta pasa familia edo mendi lagun arteko asteburu bat !

Argazkiak

Info +: http://www.besaide.org/leixargarate-aterpea.html

 

Jarraiguzu

E-mail Inprimatu PDF

facebook.jpg twitter.jpg picasa.jpg

   

Mendi hamabostaldia - Mendi ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 30 igandea, Arrasateko mendi bideetan ibilaldia.

Ibilbidea: Monterron - Anporreta - Mietzerreka - Udala - Monterron.

Irteera: goizeko 9:00-tan Monterronetik (ez dago izena eman beharrik).

udalatx udalatik.gif

 

Beteranoen ibilaldi neurtua

E-mail Inprimatu PDF

EMF eta GMF-ko beteranoen martxak urriaren 30an ospatuko dira Mutrikun.

Besaide Mendizale Elkarteak autobusak antolatuko ditxu. Izenemateak: Urriak 24, 25 eta 26, 19:30-tatik 20:30-tara.

 

Mendi hamabostaldia - Proiekzioak - Alberto Iñurrategi

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 26, asteazkena, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten, Alberto Iñurrategi, "Porrotaren alde".

alberto.gif

"Mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar ditu. Gailurra gero eta desprestijiatua dago: buruz behera jarri dugu mendia.
Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olimpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen. Suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea."

Hortaz, hari filosofiko honi tiraka jardungo zaigu mendizale Atxabaltarra.

Aipatu beharra dago emanaldi honen antolaketa lanetan, Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuak ere parte hartu duela. 

 

Mendi hamabostaldia - Proiekzioak - Alex Txikon

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 18, asteartea, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten.

Alex Txikon, Makaluko mendebaldeko ertza eta Himalaia neguan.

alex_txikon.jpg

Alex Txikon Lemoarra ezagun dugu “Al filo de lo imposible” programan kamara lanak egin izan dituelako, Edurne Pasabanen 8000koen prioektuan eta baita azkenengo negualdian Karakorum eko Gasherbrum 1 neguan igotzeko egin duen ahaleginagatik.

  • Gasherbrum 1: "Hau da aurtengo neguan egindako expedizioa, urtarrilean joan ginen Gasherbrum I egitera ABC taldea (Gerfried Göschl austriarra, Louis Rousseau kanadiarra eta Alex euskalduna). Izugarrizko hotza eta momentu gogorrak pasau genituen, eta hori da islatuko dana laburpenean. Azkenean ez genuen tontorra lortu, 7.650 metrotara gelditu ginen, haize gogorrak zirela eta. Holan ba, orain datorren neguan berriz saiatuko gara, helburu berarekin: Gasherbrum I igotea bide berri batetik."
  • Makalu: 2005. urtean helburu nagusiena zan mendebaldeko pilarreko bidetik eskalatzea Makalu. 2002.urtean 7.600 metrotara iritsi ziren. zoritzarrez, bueltako hegaldian helikopteroa desagertu zan eta bertan 9 lagun hil ziran. 3 urte beranduago talde barria, jende gaztea, eta helburua bardina, arantza hori kentzeko gogoarekin. Pelikulan zehar, irudi ederrak ikusteko aukera dago. Bide hau Himalayetako esanguratsuenetakoa da, bai estetikoki, eta bai historikoki. 1970. urteko Frantziarren lehen igoerako irudiak ere ikus daitezke baita pelikulan.

Alex Txikon-en blog-a: http://www.blogseitb.com/alextxikon/

     

Pirinioetan zaharkaldia

E-mail Inprimatu PDF

Besaide Mendizale Elkarteak pirinioetan zeharkaldia antolatu zuen irailareko azken astebukaerarako. 12 lagun elkartu ziren. Sapatuen eguraldi nahasia izan zuten arren Selva de Ozatik irten, Puerto del Palo-ra igo ta bertatik tontorrik tontor Arlet-eko aterpetxera egin zuten zeharkaldia. Domekan berriz eguraldi ederra izan zuten, Sansanet-era zeharkaldian jarraituz.

Hona hemen irteerako argazkiak:

 

Besaide oroitzapen eguna - Irailak 18

E-mail Inprimatu PDF

1955 - 2011

1955_besaide.jpg

Besaideko lehen monumentua, 1955ko Urriak 30a.

Egitaraua:

  • 08:30 Monterronetik Besaidera ibilaldia.
  • 10:30 Txistulariak.
  • 11:00 Ekitaldiaren aurkezpena eta meza.
  • 11:30 Euskal Mendizale Federazioko lehendakariaren hitzaldia.
  • 12:00 Dantzariak.

Txosna egongo da. (Pikatzekoa eta edatekoa bertan)

       

Bazkideentzat oharra - Aviso para los socios

E-mail Inprimatu PDF

BAZKIDEENTZAT OHARRA

Ohar honen bitartez, ez-ohizko batzarraren berri eman nahi dizugu.

Ez-ohizko batzarra:

  • Eguna: Ekainaren 7a.
  • Ordua: 1.go deialdia: 18:45, 2. deialdia: 19:00.
  • Tokia: Kultur Ate. Loramendi gela (sarrera erreka aldetik)

Gai ordena:

  • Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  • Besaide M.E.-ko estatutuen aldaketa eta onarpena.
  • Galdera eta eskaerak.

Batzar hau bazkide guztiei zuzendua dago eta zu ere bertan izatea garrantzitsua dela deritzogu.

Besaide M.E.-ko estatutuen berri jakin nahi baduzu, elkarteko bulego ordutegian aukera daukazu hauek aztertzeko.


AVISO PARA LOS SOCIOS

Mediante este aviso, le queremos informar sobre la asamblea extraordinaria.

Asamblea extraordinaria:

  • Dia: 7 de junio.
  • Hora: 1ª convocatoria: 18:45, 2ª convocatoria: 19:00.
  • Lugar: Kultur Ate. Sala Loramendi (por la parte del rio)

Orden del dia:

  • Lectura y aprobacion del acta anterior.
  • Modificacion y aprobacion de los estatutos de Besaide M.E.
  • Ruegos y preguntas.

Esta asamblea esta dirigida a todos los socios y creemos que tu presencia es muy importante.

Estan disponibles los estatutos de Besaide M.E. en horario de oficina.

       

Federatuentzako oharra

E-mail Inprimatu PDF

Federatu txartelak jasotzera pasa zaitezkete, astearte eta asteazkenetan, 19:30tatik 20:30tara.

   

Urtarrileko ekintzak

E-mail Inprimatu PDF

MENDI ESKIA (Ikastaroa)

Nora: Candanchu

Noiz: Urtarrilak 15-16

Izenematea: Urtarrilak 10 eta 11 (19:30-20:30)

   

2011 urteko egitaraua prest dago!!

E-mail Inprimatu PDF

2011. urterako prestatu ditugun irteerak hauek dira:

2011_ekintzak.gif

Irteera hauek aldaketak eduki ditzakete eta hilabetero ateratzen dugun egitarauari adi egotea gomendatzen dugu.

 

Urteroko batzar orokorra Urtarrilaren 20an

E-mail Inprimatu PDF

Urteroko Batzar Orokorra urtarrilaren 20-an osteguna izango da. Lehenengo deialdia 18.45etan eta bigarrena 19.00etan Kultur Aten. Bertan ondorengo gai zerrenda jorratuko da:

  • Aurreko aktaren onarpena.
  • 2010ko aktibitateen azalpena eta balantzearen azalpena.
  • 2011ko aktibitateen azalpena eta aurrekontuaren onarpena.
  • 2012ko kuoten onarpena.
  • Galderak eta eskaerak.

Bazkide guztiei zuzenduta dago batzar hau.

 

Oharra: Formigalera eskiatzera jueteko asmotan dauden bazkideei

E-mail Inprimatu PDF

Formigal estazioak aldaketa garrantzitsuak egin ditu forfaitaren tramitazioarekin. Aldaketa hauek direla eta, bazkide interesatuak lehenbailehen Besaidetik pasatzea eskertuko genuke.

Egoitza, astelehen, astearte eta asteazkenetan, arratsaldeko 18:30etik 19:30era zabalik egongo da.

 


Page 13 of 14
< 2017ko Maiatza >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

SARE SOZIALAK


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner