Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera

Otsaileko mendi eski irteera

E-mail Inprimatu PDF

Oraingo hontan 9 lagun besteik ez zien elkartu baina ederto ibili zien. Sapatuen Bielsako tunel inguruen bueltatxo 1 eman zuten. Espero baino elur gutxiago zegoen, haiziak eramanda. Domekan berriz Piau-Engaly inguruan, elur kantitate ta kalitate hobeagoarekin. Eguraldia ederra, zerua urdin urdiin baina ikaragarrizko hotza !!!

Argazki ta bideoak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/PicDeLAiguilletteHourquetteDeChermentas

 

Eski alpinoa

E-mail Inprimatu PDF

Otsailak 11-12 Formigalera irteera.

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

Autobusa sapatuan goizeko 05:00tan irtengo da. Itzulera berriz, domekan arratsaldeko 16:00tan Hotel Nievesol sarreraren paretik.

Prezioak:

  • Arrasateko bazkideak: 60€
  • Gainontzeko bazkideak: 65€
  • Arrasateko ez bazkideak: 75€
  • Gainontzeko ez bazkideak: 90€

Prezioaren barne autobusa eta Nievesol hotelean pentsio erdian gau 1 sartzen dira.

Info +: http://besaide.org/eski-alpinoa.html

 

GMF - Elur mota guztiak jeisteko tekniken ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, otsailak 11 eta 12an izango den elur mota guztiak jaisteko tekniken ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan helburua elur mota desberdinetan segurtasun handiagoz eta ahalegin txikiagoa eginez jaisteko behar dituen ezagutza teknikoak eskiatzaileari ematea da.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

20120211_elurmotaguztiak.gif

 

Federatuentzako oharra

E-mail Inprimatu PDF

Federatu txartelak jasotzera pasa zaitezkete, astearte eta asteazkenetan, 19:30tatik 20:30tara.

2012-federatu-txartela.gif

Informazio gehiago:

 

GMF - Mendi eski ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, urtarrilak 28 eta 29an izango den mendi eski ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan honako edukiak landuko dira:

  • Jaisteko teknikak.
  • Foka larruekin ibiltzeko eta igoeran norabide aldaketak egiteko teknikak.
  • Bilatzeko eta erreskatatzeko teknikak (ARVA).
  • Alpinismoan erabilitako korapiloak, ainguralekuak eta elkarguneak prestatzeko teknikak.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

20120128_mendikoeskia.gif

 

Urtarrileko mendi eski irteera

E-mail Inprimatu PDF

2012.ko mendi eski denboraldixa estrenau dou !

19 lagunez osatutako taldiak, sapatuan zeharkaldia egin zuten, Formigalko Anayet parking-etik, Vertice del Anayet-etik igaroaz, Canfranc aldera. Domekan berriz, elur baldintzak ikusirik, Astunetik Pico de los Monjes. Eguraldixa portau zan.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/VerticeDelAnayetPicoDeLosMonjes

   

Eski alpinoa

E-mail Inprimatu PDF

Urtarrilak 21-22 Formigalera irteera.

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

Autobusa sapatuan goizeko 05:00tan irtengo da. Itzulera berriz, domekan arratsaldeko 16:00tan Hotel Nievesol sarreraren paretik.

Prezioak:

  • Arrasateko bazkideak: 60€
  • Gainontzeko bazkideak: 65€
  • Arrasateko ez bazkideak: 75€
  • Gainontzeko ez bazkideak: 90€

Prezioaren barne autobusa eta Nievesol hotelean pentsio erdian gau 1 sartzen dira.

Info +: http://besaide.org/eski-alpinoa.html

 

Urteroko batzar orokorra Urtarrilaren 19an

E-mail Inprimatu PDF

Urteroko Batzar Orokorra urtarrilaren 19-an osteguna izango da. Lehenengo deialdia 18:45etan eta bigarrena 19:00etan Kultur Aten. Bertan ondorengo gai zerrenda jorratuko da:

  • Aurreko aktaren onarpena.
  • 2011ko aktibitateen azalpena eta balantzearen azalpena.
  • 2012ko aktibitateen azalpena eta aurrekontuaren onarpena.
  • 2013ko kuoten onarpena.
  • Galderak eta eskaerak.

Bazkide guztiei zuzenduta dago batzar hau.

 

Federa zaitez !

E-mail Inprimatu PDF

Hamaika arrazoi dituzulako, federa zaitez !

Ondorengo lotune honetan federatzeak dakarren onurak eta beste zenbait arrazoi irakur ditzazkezue.
 
 

2012. urteko egitaraua prest dago !!!

E-mail Inprimatu PDF

2012. urterako prestatu ditugun irteerak hauek dira:

2012_ekintzak.gif

Irteera hauek aldaketak eduki ditzakete eta hilabetero ateratzen dugun egitarauari adi egotea gomendatzen dugu.

 

Gipuzkoako mendizale federazioa

E-mail Inprimatu PDF

Gipuzkoako Goi Mendi Eskola - Egutegia / Calendario:

Kurtsoetara Online izenematea / Inscripción Online a cursos:

Info +: http://www.gmf-fgm.org

 

Leixargarate aterpea elurpien !

E-mail Inprimatu PDF

leixargarateelurpien.gif

Domekan Besaideko zuzendaritzako kideok bazkaria euki ginun Leixargarateko aterpean. Bertara heltzeko berriz nahikua lan bidia zabaltzen, bai oinez ta baita kotxez igo zienentzat, izan be ez ginun horrenbeste elur espero !!!

Argazkiak

 

EMF - Alpinista Gazte Taldea

E-mail Inprimatu PDF

EMF-k, 2012-1013 eperako Alpinista Gazte Taldean parte hartu nahi duten gazteei dei egiten die.

Info +: http://www.emf-fvm.com/DetalleNoticia.aspx?ntid=472

 

GMF - Glaziare alpinismo ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da Abenduaren 17 eta 18an Peña Telera-n izango den Glaziare Alpinismoko ikastaroaren izenemate epea. Informazio gehiago edukitzeko hurrengo lotunean sartu eta bertan aurkituko duzue egitaraua.

http://www.gmf-fgm.org/permalink.php?atajo=glaziare_alpinismo_ikastaroa

 

Bazkideentzat oharra

E-mail Inprimatu PDF

2012_bazkide_txartela.gif

Bazkideei eskatzen diegu datuak eguneratzeko.

Aukera ezberdinak:

  • Azaroaren 14, 15, 16, 21, 22 eta 23an, elkartea zabalik egongo da 19:30-tatik 20:30-tara.
  • E-mail bidez: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
  • Fax bidez: 943773068

Eskerrik asko.


Se ruega a los socios que actualicen los datos.

Diferentes opciones:

  • Los dias 14, 15, 16, 21, 22 y 23 de noviembre, el local estara abierto de las 19:30 a 20:30.
  • Por e-mail: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
  • Por fax: 943773068

Gracias.

 

Leixargarateko aterpetxea

E-mail Inprimatu PDF

leixargarateaterpea.jpg

Besaide Mendizale Elkarteak Leixargarateko aterpetxean hobekuntza lan batzuk burutu ditu. Besteak beste, sarrerako sapaia konpondu da, teilatuan zenbait teila ordezkatu dira eta bi ate berri jarri dira. Barrutik berriz, sapaia jetsi eta aislamendua jarri zaio eta zoru berria du. Azken finean, txukunago eta erosoago dugu aterpea.

Gauzak horrela eta jakinaren gainean zaudela, gonbidatzen zaitugu aterpea bera erabiltzera, erabilpenak ematen baitio bizia eta zentzua Leixargarateko aterpeari.

Animatu zaitez eta pasa familia edo mendi lagun arteko asteburu bat !

Argazkiak

Info +: http://www.besaide.org/leixargarate-aterpea.html

 

Jarraiguzu

E-mail Inprimatu PDF

facebook.jpg twitter.jpg picasa.jpg

   

Mendi hamabostaldia - Mendi ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 30 igandea, Arrasateko mendi bideetan ibilaldia.

Ibilbidea: Monterron - Anporreta - Mietzerreka - Udala - Monterron.

Irteera: goizeko 9:00-tan Monterronetik (ez dago izena eman beharrik).

udalatx udalatik.gif

 

Beteranoen ibilaldi neurtua

E-mail Inprimatu PDF

EMF eta GMF-ko beteranoen martxak urriaren 30an ospatuko dira Mutrikun.

Besaide Mendizale Elkarteak autobusak antolatuko ditxu. Izenemateak: Urriak 24, 25 eta 26, 19:30-tatik 20:30-tara.

 

Mendi hamabostaldia - Proiekzioak - Alberto Iñurrategi

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 26, asteazkena, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten, Alberto Iñurrategi, "Porrotaren alde".

alberto.gif

"Mendizalea gero eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar ditu. Gailurra gero eta desprestijiatua dago: buruz behera jarri dugu mendia.
Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olimpikoa. Ez da txapelketarik antolatzen. Suerte handia da hori. Gure lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da mendikoa kiroltasunez eta modu apalean egitea."

Hortaz, hari filosofiko honi tiraka jardungo zaigu mendizale Atxabaltarra.

Aipatu beharra dago emanaldi honen antolaketa lanetan, Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuak ere parte hartu duela. 

 

Mendi hamabostaldia - Proiekzioak - Alex Txikon

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 18, asteartea, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten.

Alex Txikon, Makaluko mendebaldeko ertza eta Himalaia neguan.

alex_txikon.jpg

Alex Txikon Lemoarra ezagun dugu “Al filo de lo imposible” programan kamara lanak egin izan dituelako, Edurne Pasabanen 8000koen prioektuan eta baita azkenengo negualdian Karakorum eko Gasherbrum 1 neguan igotzeko egin duen ahaleginagatik.

  • Gasherbrum 1: "Hau da aurtengo neguan egindako expedizioa, urtarrilean joan ginen Gasherbrum I egitera ABC taldea (Gerfried Göschl austriarra, Louis Rousseau kanadiarra eta Alex euskalduna). Izugarrizko hotza eta momentu gogorrak pasau genituen, eta hori da islatuko dana laburpenean. Azkenean ez genuen tontorra lortu, 7.650 metrotara gelditu ginen, haize gogorrak zirela eta. Holan ba, orain datorren neguan berriz saiatuko gara, helburu berarekin: Gasherbrum I igotea bide berri batetik."
  • Makalu: 2005. urtean helburu nagusiena zan mendebaldeko pilarreko bidetik eskalatzea Makalu. 2002.urtean 7.600 metrotara iritsi ziren. zoritzarrez, bueltako hegaldian helikopteroa desagertu zan eta bertan 9 lagun hil ziran. 3 urte beranduago talde barria, jende gaztea, eta helburua bardina, arantza hori kentzeko gogoarekin. Pelikulan zehar, irudi ederrak ikusteko aukera dago. Bide hau Himalayetako esanguratsuenetakoa da, bai estetikoki, eta bai historikoki. 1970. urteko Frantziarren lehen igoerako irudiak ere ikus daitezke baita pelikulan.

Alex Txikon-en blog-a: http://www.blogseitb.com/alextxikon/

 


Page 13 of 15
< 2017ko Apirila >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 30

SARE SOZIALAK


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner