Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera

Matienzo - Puerto Ubal

E-mail Inprimatu PDF

Besaide Mendizale Elkarteko 35 lagunek Bizkaiko Biraren bederatzigarren etapa egin zuten, Karrantzako haranaren zehar.  Mendizaleak goizeko 7:00etan abiarazi ziren Arrasatetik, eta handik bi ordura ekin zioten ibilbideari.  Lehenik eta behin Peña del Mazo tontorrera (820 metro) igor ziren, eta ondoren Peña del Morora (821 metro). 

Ibilbidea amaituta, baina, Lanestosa herrira joan eta bertan bapo bazkaldu zuten guztiek.  Parada herria bisitatzeko ere aprobetxatu zuten, eta arratsaldeko 17:00ak aldera Arrasaterako bidean ziren berriro ere.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/MatienzoPuertoUbal

Track-a: Matienzo - Puerto Ubal

 
 

Alto Carrion

E-mail Inprimatu PDF

20120519_altocarrion.gif

Besaide M.E.-ak datorren Maiatzaren 19 eta 20-rako mendi irteera antolatu du Alto Carrion-eko mendietara (kantauriar mendilerroa, Palentzia).

Alto Carrion "Fuentes Carrionas y Fuente-Cobre" parke naturalaren barruan kokatzen den goi-mendi zonaldea da.

Orokorrean, Palentziako mendiak ezezagunak dira oso: fauna eta flora berezia gordetzen ditu (besteak beste hartz arrearen bizileku babestua); mendi bazter lasaiak, bakartiak eta basatiak;  neguko alpinismoaren paradisua (Espigüete, Curavacas), istoria, gastronomia, meategiak, etabar.

Besaidek txoko berezi hau ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Zatoz Palentziako mendiez gozatzera!

  • Maiatzak 19: San Glorio - Cardaño de Arriba mendi trabesia.

San Glorio portua (1609) Leon, Palentzia eta Kantabriaren arteko paso naturala da. Bertatik abiatu eta Tres Provincias (2499 m) igo ostean, Cardañoko orratzetatik behera ekingo diogu,  Pozo de las Lomas lakutik pasa eta Cardaño de Arriban bukatuz.

20120519_sanglorio_cardano.gif

Luzera: 16 km.
Goruzko desnibela: 998 m.
Beherantz 1182 m.
Denbora: 6  ordu.
.kmz fitxeroa: sakatu hemen

  • Maiatzak 20: Espigüete (2.454m).

Hurrengo egunean, Espiguete mendia igotzeko asmoa dago. Cardañoko bailarak aukera asko ematen ditu eta bat  Espiguete mendia ezagutzea da. Hortaz, Cardaño de Abajo herritk abiatuta, Espigüete mendiaren bide normaletik igo eta jetsiko gara.

20120520_espiguete.gif

Luzera: 11,63 km
Altitudea  min: 1.309 m, max: 2.454 m
Metatutako desnivela: igoera: 1.241 m, jeitsiera: 1.273 m
.kmz fitxeroa: sakatu hemen

OHARRAK:

  • Norberak eraman beharko ditu larunbateko eta igandeko bazkariak.
  • Triollo herriko Hostal La Montañan hartuko dugu ostatu (larunbateko afaria, loa eta igandeko gosaria).
  • Prezioa: Besaideko bazkideek 65€, gainontzekoek 75€, barne dela: autobusa, afaria, logela eta gosaria.
  • Izen emateak: Maiatzak 14-15, 19:00-20:00 bitartean, Besaide elkartean (Garibai, 3 bis).
  • Irteera: Maiatzak 19, Garibaiko bus geltokitik, goizeko 6:00 etan.
  • Itzulera: Maiatzak 20, atsaldeko 20:00 ak inguruan.

Besaide Mendi elkarteak ez du bere gain hartuko Federatua ez dagoenaren inolako erantzunkizunik.

 

GMF - Kirol eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, maiatzak 19 eta 20an Egino eta Uharte Arakilen izango den kirol eskalada ikastarorako izen emate epea.

  • Hastapena: eskaladako materialarekin eta mundu bertikalarekin ohitu edo etxekotu. Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu luze bakarreko bide hornituak dituzten eskalada eskoletan burujabetasunez eta segurtasunez mugitzeko. 
  • Trebakuntza: Hornituriko hormetako eskalada: ezagutza teoriko praktikoak eskuratu bilerak eta bideak horniturik dauden horma luzeetako eskaladan burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120519_eskalada.gif

 

Mendi Tour 2012

E-mail Inprimatu PDF

Maiatzak 15, asteartea, arratsaldeko 20:30-tan, Amaia antzokian, mendi eta abentura zinerik onena. Besaideko bazkideentzat 4€ (bazkide txartela erakutsi beharra dago), bestela 5€.

Triptikoa: programa

  • SOLITAIRE:

20120515_menditour_1solitaire.gif

Ikus-entzulegoaren saria, Mendi Film Festival 2011

AEB, 2011, 55’

Zuzendaria: Nick Waggoner
Ekoizpena: Ben Sturgulewski, Zac Ramras, Michael Brown, Yuki Miyazaki

www.sweetgrass-productions.com

Hegoameriketako goi basamortuan negua gailendu da hezur zurituak eta txabola abandonatuak irentsiz bidean. Lurralde zabar horretan agertzen da muturreko eskiatzaile talde bat inork gutxik ezagutzen dituen gailurretan dena arriskatzeko prest. Argentinako Las Leñas legendariotik abiatuta, bi urteko bidaia bakartia mundu abandonatu batean barrena hasten da, kontinentean batetik bestera alderrai jarraituz Peruko Cordillera Blanca-tik Txileko Patagoniaraino.

Trailer-a: Solitarie

  • COLD:

20120515_menditour_2cold.gif

Laburmetraia onena; Mendi Film Festival 2011

AEB, 2011, 20’

Zuzendaria: Anson Fogel
Ekoizpena: Forge Motion Pictures

www.forgemotionpictures.com

Azken 26 urteetan 16 espedizio saiatu dira Pakistango zortzimilako bat neguan igotzen. Denek huts egin dute. 2011ko otsailaren 2an, ordea, Simone Moro, Denis Urubko eta Cory Richards arrakasta lortu zuten. Cory, gainera, zortzimilako bat neguan egiten duen amerikar bakarra bihurtu da. Bidaia hark ia hil zituen. Coryk uneoro grabatu zuen jarduera bideokamera txiki batekin. Hau da Coryren ikusmira zintzo eta gordinetik begiratuta ikus litekeen istorioa.

Trailer-a: Cold

  • FLY OR DIE:

20120515_menditour_3flyordie.gif

Mendiko kirolen film onena; Mendi Film Festival 2011

AEB, 2010, 24’

Zuzendaria: Peter Mortimer & Nick Rosen
Ekoizpena: Sender Films

www.senderfilms.com

Dean Potter samurai hegalariak bere bi pasioak, bakarkako eskalada askea eta BASE jauziak, batuko ditu sekula asmatu den eskalada estilorik arraroen eta aurrerakoiena sortzeko: BASE Bakarkako Askea. Sokarik gabe eskalatzea eta erorketa arintzeko paraxuta eramatea, hara hor gakoak. Potterrek adrenalina goreneraino igoarazi eta eskalada eremu berritzaile eta arriskutsu bateraino eramango du, bere haurtzaroko ametsa egi bihurtzeko gogoz: hegan egin ahal izatea.

Trailer-a: Fly or die

 

Turtzioz - Ranero

E-mail Inprimatu PDF

30 lagunek Bizkaiko Biraren 8. etapa egin dute. 

Goizeko 7:30-tan irten gara Arrasatetik, eta 9:15-tan hasi gera ibilbidea. Lehenengo Los Jorrios ondotik pasatu eta Armañon tontorrera igo gara. Hemendik Peñas de Raneroraino, Pozalaguaren Kobazulo ondora jatsiz. Gero Anbasaguas (Karrantza) herrian bazkaldu, herritik bisitatxo bat egin eta arratsaldeko 5etan irten gara bueltan Arrasatera. Eguraldiari dagokionez, ibiltzeko oso ona egin du eta ez dogu euririk ikusi.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/TurtziozRanero

Track-a: TurtziozRanero

 

Apirileko mendi eski irteera

E-mail Inprimatu PDF

Denboraldiko azken mendi eski irteeran, 12 lagun elkartu ginen.
Sapatuan Tuc deth Port de Vielha (2605m) igo ginun Vielhako tunelaren iparraldetik. 1200m-ko desnibela gutxi gora behera. Eguraldi nahasia, laino ta ostarteekin baina tontorra txapelpien.
Conangles mendi aterpean pasa ginun gaua.
Domekan berriz, Vielhako tunelaren hegoaldetik irten, Tuc de Mulleres (3010m) igo eta Vielhako tunelaren iparraldera jeitsi ginen. 1400m-ko desnibela gutxi gora behera. Tontorretik inguruko mendiak ikusteko aukera izan ginun, Aneto, ...

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/TucDethPortDeVielhaTucDeMulleres

   

Eski alpinoa

E-mail Inprimatu PDF

Apirilak 7-tik 14-ra Alpeetara. (Tignes)

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

Prezioak:

  • Bazkideak: 600€
  • Ez bazkideak: 630€

Prezioaren barne autobusa, apartamentua eta forfaitak sartzen dira.

Info +: http://besaide.org/eski-alpinoa.html

20120407_eskialpinoa_alpeak.gif

 

Muskiz - Turtzioz

E-mail Inprimatu PDF

45 lagunek Bizkaiko Biraren 7. etapa egin dute. 

Goizeko 7:30-tan irten gara Arrasatetik, eta 9-tan hasi gera ibilbidea. Lehenengo Mello tontorrera igo gara eta hemendik Alto de las Muñekaseraino (Kantabria eta Euskadiko muga). Hemendik Alen eta Betaio tontorraren artean pasata gero Gordon auzora iritsi gara. Gero Turtziozera eguardiko ordubiterdietan iritsi gara. Bazkaldu eta herritik bisitatxo bat egin ondoren, arratsaldeko 5etan irten gara bueltan Arrasatera.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/MuskizTurtzioz

Track-a: MuskizTurtzioz

   

Eski alpinoa

E-mail Inprimatu PDF

Martxoak 24-25 Formigalera irteera.

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

Autobusa sapatuan goizeko 05:00tan irtengo da. Itzulera berriz, domekan arratsaldeko 16:00tan Hotel Nievesol sarreraren paretik.

Prezioak:

  • Arrasateko bazkideak: 60€
  • Gainontzeko bazkideak: 65€
  • Arrasateko ez bazkideak: 75€
  • Gainontzeko ez bazkideak: 90€

Prezioaren barne autobusa eta Nievesol hotelean pentsio erdian gau 1 sartzen dira.

Info +: http://besaide.org/eski-alpinoa.html

 

GMF - XXIII. Eski Zeharkaldia

E-mail Inprimatu PDF
Ireki da Martxoak  24 eta 25-ean izango den GMF-ko XXIII. Eski Zeharkaldian  izenemateko epea.
 
Gipuzkoako Federazioaren eski zeharkaldia mendiaz gozatzea gustatzen zaien eskiatzaile-alpinistentzat diseinatua dago, eskiatzen hain maila ona ez izan arren, eta egoera fisiko hain onean ez egon arren, ibilbide balizatu batek ematen duen lasaitasunez, presarik gabe eta irakasle baten laguntzarekin ibiltzeko. Antolakuntzak Euskadiko Mendizale Federazioaren erreskate taldearen (SOROSPEN) laguntza izango du; partaideen ondoan egingo dute ibilbidea hauek, istripurik edo bestelako gorabeherarik gertatuta ere
 
Zeharkaldiari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:
 
20120324_eski_zeharkaldia.gif
 

GMF - Glaziare alpinismo ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, martxoak 17 eta 18an izango den Glaziare Alpinismo ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan helburua hauek dira:

  • Hastapena: Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 40-45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko. Soka, piolet bat eta kranpoien oinarrizko erabilera glaziareko tenkaketarik  edo enkordamendurik  gabe.
  • Trebakuntza: Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 60º-65º arteko aldapak dituzten erdi mailako zailtasuneko bideak igotzeko. Sokaren erabilera aurreratua eta trakzio pioletaren hastapena. Glaziareko tenkaketa edo enkordamendua.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

20120317_glaziarealpinismoa.gif

 

Martxoko mendi eski irteera

E-mail Inprimatu PDF

27 lagun elkartu ginen martxoko mendi eski irteeran. Eguraldi zoragarria. Zapatuen Bareges-eko parkingetik irten, Col de Bedera lepotik pasa ta Lac Bleu zeharkatuz Chiroulet-era jeitsi ginen. Domekan berriz Chiroulet-etik irten ta Pic de Barran gailurretik buelta eman ginun berriz Chiroulet-era bueltatuz.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/BaregesColDeBederaChirouletPicDeBarranChiroulet

 

Eski alpinoa

E-mail Inprimatu PDF

Martxoak 10-11 Formigalera irteera.

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

Autobusa sapatuan goizeko 05:00tan irtengo da. Itzulera berriz, domekan arratsaldeko 16:00tan Hotel Nievesol sarreraren paretik.

Prezioak:

  • Arrasateko bazkideak: 60€
  • Gainontzeko bazkideak: 65€
  • Arrasateko ez bazkideak: 75€
  • Gainontzeko ez bazkideak: 90€

Prezioaren barne autobusa eta Nievesol hotelean pentsio erdian gau 1 sartzen dira.

Info +: http://besaide.org/eski-alpinoa.html

 

GMF - Elur mota guztiak jeisteko tekniken ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, martxoak 10 eta 11n Luz Ardiden / La Mongie-Baregesen izango den elur mota guztiak jaisteko tekniken ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan helburua elur mota desberdinetan segurtasun handiagoz eta ahalegin txikiagoa eginez jaisteko behar dituen ezagutza teknikoak eskiatzaileari ematea da.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

20120211_elurmotaguztiak.gif

 

Mendi irteera + Sagardotegia

E-mail Inprimatu PDF

39 lagunez osatutako taldeak, domekan egun pasa ederra izan zuten. Lehenik Aldura menditik buelta eman eta ondoren Astigarragako Ipintza sagardotegian bapo bazkaldu.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/AlduraSagardotegia

Track-a: Aldura

   

GMF - Mendi eski ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, otsailak 25 eta 26an Zurizan izango den mendi eski ikastarorako izen emate epea.

- Hastapena: Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.

- Trebakuntza: Eski zeharkaldiak. Mendiko eskian mota eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzea.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

20120128_mendikoeskia.gif

 

GMF - Izotz eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Eguraldiagatik ikastaroaren datak aldatu ostean oraindik tokia dago otsailak 18 eta 19ko Izotz Eskalada ikastaroan. Ikastaroa Bielsan izango da eta honako edukiak landuko dira:

  • Materiala eta Tresneria (gainbegirada tresneriari eta zehatza azaldu, material berrien bilakaera; pioletak, botak, kranpoiak, torlojuak, disipadorak, kakoak, dragonerak)
  • Kranpoi eta pioleten erabilera aurreratua (urjauzi izoztuetako trakzio pioleta, pioleten ainguraketa , kranpoien teknika, gorputzaren kokaera mugitzean)
  • Progresio edo aurrerapen teknikak (bilerak izotzetan, torlojuen arteko tartea, hirukiaren blokeoa, sokataldean ibili, lehenbizikoari aseguratu eta bigarrenari, erorketa faktorea)
  • Segurtasun teknikak (izotzetako torlojuen instalakuntza, rapelak, abalakob )

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php

20120204_izotzeskalada.gif

 

Otsaileko mendi eski irteera

E-mail Inprimatu PDF

Oraingo hontan 9 lagun besteik ez zien elkartu baina ederto ibili zien. Sapatuen Bielsako tunel inguruen bueltatxo 1 eman zuten. Espero baino elur gutxiago zegoen, haiziak eramanda. Domekan berriz Piau-Engaly inguruan, elur kantitate ta kalitate hobeagoarekin. Eguraldia ederra, zerua urdin urdiin baina ikaragarrizko hotza !!!

Argazki ta bideoak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/PicDeLAiguilletteHourquetteDeChermentas

 

Eski alpinoa

E-mail Inprimatu PDF

Otsailak 11-12 Formigalera irteera.

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

Autobusa sapatuan goizeko 05:00tan irtengo da. Itzulera berriz, domekan arratsaldeko 16:00tan Hotel Nievesol sarreraren paretik.

Prezioak:

  • Arrasateko bazkideak: 60€
  • Gainontzeko bazkideak: 65€
  • Arrasateko ez bazkideak: 75€
  • Gainontzeko ez bazkideak: 90€

Prezioaren barne autobusa eta Nievesol hotelean pentsio erdian gau 1 sartzen dira.

Info +: http://besaide.org/eski-alpinoa.html

 


Page 12 of 15
< 2017ko Apirila >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 30

SARE SOZIALAK


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner