Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera

Besaide Oroimen Eguna

E-mail Inprimatu PDF

1955. urtetik hutsik egin gabe, mendi istripuz utzi gaituzten euskal mendizale lagunak agurtzen ditugu Besaiden.

Aurten ere, Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak antolatuta, Irailaren 16an Besaiden bilduko gara asmo berdinarekin

Egitaraua:

  • 8:30etan Elorrioko plazatik igoera Memaiatik
  • 10:30etan Txistulariak eta Txalaparta
  • 11:00etan Meza
  • 11:30etan Lehendakariaren hitzaldia
  • 12:00etan Dantzariak eta Txistulariak

TXOZNA egongo da janaria eta edariekin.

OHARRA: Arrasaten ere goizeko 8:30-tan Monterronen elkartuko gara Besaidera oinez joateko.

20120916_besaide.gif

 

OHARRA

E-mail Inprimatu PDF

Helbide elektronikoa aldatu dugu !!!

Helbide berria: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it

 

San Lorenzo

E-mail Inprimatu PDF

35 mendizale elkartu ziren. 9:30-ak aldera ekin zioten ibilaldiari Valdezkaray herriko eski estaziotik. Eguraldi zoragarria lagun izan zuten.  4 kilometro igo ondoren, San Lorenzo mendiko gailurrera heldu ziren (2.271 metro). Bertan hamaiketakoa egin, eta indarrak hartu ondoren, 11 kilometro egin zituzten, batez ere aldatz behera, Valvanerako monasterioraino. Paraje honetara 14:30ean iritsi ziren. Han bazkaldu zuten eta ingurutik osteratxo bat eman ondoren, Arrasaterako autobusa hartu zuten.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/SanLorenzo

Track-a: Valdezcaray - San Lorenzo - Valvanera

   

FEDME - GAME gazteen kontzentrazioa

E-mail Inprimatu PDF

Uztailaren 16tik 22ra, estatuaren lurralde federazio guztietan dauden 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago Stagea. Jarduera hauen helburuak alpinismoaren sustapena eta eskualde guztietako alpinisten harremana sustatzea da eta diru-laguntza GAMEren bitartez izango da.

Info+: http://www.fedme.es/index.php?mmod=agenda&file=details&rID=54

20120716_fedme.gif

 

GMF - Ertzetako eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, Uztailaren 14-15ean Atxarten izango den Ertzetako Eskalada ikastaroaren izenemate epea. Ikastaroaren edukiak hurrengoak dira:

  • Ingurunea eta materiala ( ainguratze naturalak, arteka trabagailua, autoaseguruen testeoa).
  • Segurtasun teknikak (norabide askotako bilguneak, triangelaketak, lerroan, tarteko aseguruak).
  • Progresioa teknikak (rapela, autoasegurua).
  • Aipamen laburrak interpretatu, soka-lagunekin komunikatu, norbera babesteko materiala ( kopetakoa, zira eta abar).  
  • Korapiloak (sokaz lotu, autoblokeatzaileak, dinamikoa, sokak elkartu, ontzi-zaina).
  • Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesak, jaitsierak, logistika).

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120714_eskalada.gif

 

GMF - Abentura eremuko eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, ekainak 30 eta uztailak 1-ean izango den abentura eremuko eskalada ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan honako  edukiak landuko dira:

  • Ingurunea eta materiala (ainguraketa naturalak, iltzek, enpotradoreak, norberaren aseguruak aztertzea)
  • Segurtasun teknikak (norabide askotako bilerak, hirukiak, lerroan, bilerak, tarteko aseguruak)
  • Progresio teknikak (artifizialean hastapena, sokaburuan eskalatu,  rapel teknikak, norberaren asegurua)
  • Aipamenak interpretatu, soka-lagunen arteko komunikazioa eta norbera babesteko materiala (buruko argia, zira eta abar)
  • Korapiloak (sokak lotu, autoblokeatzailea, dinamikoa, sokak bat egin, barkeroa)
  • Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesbideak  jaitsierak, logistika)

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120630_eskalada.gif

 

Eskalada gida berria

E-mail Inprimatu PDF

Sua Edizioak eskaladari buruzko gida berria argitaratu du: "Escalada en el Pirineo Norte. Vías largas, fáciles y bien equipadas", Xabier Larretxeak idatzita.

Liburuaren aurkezpena hurrengo ekainaren 28an izango da Donostiako Elkar Aretoan. Interesa duena joan daiteke.

20120628_eskalada_gida.gif
 

GMF - Kirol eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

GMF-k antolatutako kirol eskalada ikastaroa, ekainaren 23 eta 24-ra atzeratu da. Izenemate epea berriz zabaldu da.

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120519_eskalada.gif

 

Kalera - San Pelayo

E-mail Inprimatu PDF

Besaide Mendizale Elkarteko 25 lagunek Bizkaiko Biraren 10. etapa egin zuten, La Kalera del Pardo - San Pelayo.  Mendizaleak goizeko 7:30etan irten ziren Arrasatetik, eta handik bi ordura ekin zioten ibilbideari.  Lehenik eta behin Peralta tontorrera (1141 metro) igor ziren, eta ondoren Zalamara (1336 metro). Eguraldi oso ona izan zuten lagun ta Villasana de Mena herrian baskaldu zuten Arrasatera bueltatu aurretik.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/KaleraSanPelayo

Track-a: Kalera - San Pelayo

 

GMF - Espeleologia ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, ekainak 16 eta 17an Aralarren izango den espeleologia ikastarorako izen emate epea.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120616_espeleologia.gif

   

AibA! mendi martxa

E-mail Inprimatu PDF

2012_aiba_kartela.gif

Info +: http://www.besaide.org/aiba.html

Izenemateak: https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=504&lang=eu

Jendeaurreko arreta zerbitzua: astearte eta asteazkenetan, 19:30-20:30.

Emaila: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it

 

EMF - XXXIII. orientazio ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Hurrengo lotunean EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAren XXXIII. ORIENTAZIO IBILALDIAREN informazioa aurkitu dezakezue.

http://www.emf-fvm.com/DetalleNoticia.aspx?ntid=520

20120603_emf.gif

   

GMF - Erreka zintzurren jeitsiera ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, ekainak 2 eta 3an Fago eta Ozan izango den erreka zintzurren jaitsierako ikastarorako izen emate epea.

  • Hastapena: Erreka zintzurretarako hastapena. Amildegi errazak segurtasunez eta autonomiaz jaitsi ahal izateko teknika zehatzen jabe egitea.
  • Trebakuntza: Ur bizietako erreka zintzurrak. Sokarekin ibiltzeko teknika aurreratuak, ur bizietan ibiltzeko teknikak eta norbere burua sorostekoak ikasi.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120602_errekazintzurren.gif

 

Matienzo - Puerto Ubal

E-mail Inprimatu PDF

Besaide Mendizale Elkarteko 35 lagunek Bizkaiko Biraren bederatzigarren etapa egin zuten, Karrantzako haranaren zehar.  Mendizaleak goizeko 7:00etan abiarazi ziren Arrasatetik, eta handik bi ordura ekin zioten ibilbideari.  Lehenik eta behin Peña del Mazo tontorrera (820 metro) igor ziren, eta ondoren Peña del Morora (821 metro). 

Ibilbidea amaituta, baina, Lanestosa herrira joan eta bertan bapo bazkaldu zuten guztiek.  Parada herria bisitatzeko ere aprobetxatu zuten, eta arratsaldeko 17:00ak aldera Arrasaterako bidean ziren berriro ere.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/MatienzoPuertoUbal

Track-a: Matienzo - Puerto Ubal

   

Alto Carrion

E-mail Inprimatu PDF

20120519_altocarrion.gif

Besaide M.E.-ak datorren Maiatzaren 19 eta 20-rako mendi irteera antolatu du Alto Carrion-eko mendietara (kantauriar mendilerroa, Palentzia).

Alto Carrion "Fuentes Carrionas y Fuente-Cobre" parke naturalaren barruan kokatzen den goi-mendi zonaldea da.

Orokorrean, Palentziako mendiak ezezagunak dira oso: fauna eta flora berezia gordetzen ditu (besteak beste hartz arrearen bizileku babestua); mendi bazter lasaiak, bakartiak eta basatiak;  neguko alpinismoaren paradisua (Espigüete, Curavacas), istoria, gastronomia, meategiak, etabar.

Besaidek txoko berezi hau ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Zatoz Palentziako mendiez gozatzera!

  • Maiatzak 19: San Glorio - Cardaño de Arriba mendi trabesia.

San Glorio portua (1609) Leon, Palentzia eta Kantabriaren arteko paso naturala da. Bertatik abiatu eta Tres Provincias (2499 m) igo ostean, Cardañoko orratzetatik behera ekingo diogu,  Pozo de las Lomas lakutik pasa eta Cardaño de Arriban bukatuz.

20120519_sanglorio_cardano.gif

Luzera: 16 km.
Goruzko desnibela: 998 m.
Beherantz 1182 m.
Denbora: 6  ordu.
.kmz fitxeroa: sakatu hemen

  • Maiatzak 20: Espigüete (2.454m).

Hurrengo egunean, Espiguete mendia igotzeko asmoa dago. Cardañoko bailarak aukera asko ematen ditu eta bat  Espiguete mendia ezagutzea da. Hortaz, Cardaño de Abajo herritk abiatuta, Espigüete mendiaren bide normaletik igo eta jetsiko gara.

20120520_espiguete.gif

Luzera: 11,63 km
Altitudea  min: 1.309 m, max: 2.454 m
Metatutako desnivela: igoera: 1.241 m, jeitsiera: 1.273 m
.kmz fitxeroa: sakatu hemen

OHARRAK:

  • Norberak eraman beharko ditu larunbateko eta igandeko bazkariak.
  • Triollo herriko Hostal La Montañan hartuko dugu ostatu (larunbateko afaria, loa eta igandeko gosaria).
  • Prezioa: Besaideko bazkideek 65€, gainontzekoek 75€, barne dela: autobusa, afaria, logela eta gosaria.
  • Izen emateak: Maiatzak 14-15, 19:00-20:00 bitartean, Besaide elkartean (Garibai, 3 bis).
  • Irteera: Maiatzak 19, Garibaiko bus geltokitik, goizeko 6:00 etan.
  • Itzulera: Maiatzak 20, atsaldeko 20:00 ak inguruan.

Besaide Mendi elkarteak ez du bere gain hartuko Federatua ez dagoenaren inolako erantzunkizunik.

 

GMF - Kirol eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, maiatzak 19 eta 20an Egino eta Uharte Arakilen izango den kirol eskalada ikastarorako izen emate epea.

  • Hastapena: eskaladako materialarekin eta mundu bertikalarekin ohitu edo etxekotu. Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu luze bakarreko bide hornituak dituzten eskalada eskoletan burujabetasunez eta segurtasunez mugitzeko. 
  • Trebakuntza: Hornituriko hormetako eskalada: ezagutza teoriko praktikoak eskuratu bilerak eta bideak horniturik dauden horma luzeetako eskaladan burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120519_eskalada.gif

 

Mendi Tour 2012

E-mail Inprimatu PDF

Maiatzak 15, asteartea, arratsaldeko 20:30-tan, Amaia antzokian, mendi eta abentura zinerik onena. Besaideko bazkideentzat 4€ (bazkide txartela erakutsi beharra dago), bestela 5€.

Triptikoa: programa

  • SOLITAIRE:

20120515_menditour_1solitaire.gif

Ikus-entzulegoaren saria, Mendi Film Festival 2011

AEB, 2011, 55’

Zuzendaria: Nick Waggoner
Ekoizpena: Ben Sturgulewski, Zac Ramras, Michael Brown, Yuki Miyazaki

www.sweetgrass-productions.com

Hegoameriketako goi basamortuan negua gailendu da hezur zurituak eta txabola abandonatuak irentsiz bidean. Lurralde zabar horretan agertzen da muturreko eskiatzaile talde bat inork gutxik ezagutzen dituen gailurretan dena arriskatzeko prest. Argentinako Las Leñas legendariotik abiatuta, bi urteko bidaia bakartia mundu abandonatu batean barrena hasten da, kontinentean batetik bestera alderrai jarraituz Peruko Cordillera Blanca-tik Txileko Patagoniaraino.

Trailer-a: Solitarie

  • COLD:

20120515_menditour_2cold.gif

Laburmetraia onena; Mendi Film Festival 2011

AEB, 2011, 20’

Zuzendaria: Anson Fogel
Ekoizpena: Forge Motion Pictures

www.forgemotionpictures.com

Azken 26 urteetan 16 espedizio saiatu dira Pakistango zortzimilako bat neguan igotzen. Denek huts egin dute. 2011ko otsailaren 2an, ordea, Simone Moro, Denis Urubko eta Cory Richards arrakasta lortu zuten. Cory, gainera, zortzimilako bat neguan egiten duen amerikar bakarra bihurtu da. Bidaia hark ia hil zituen. Coryk uneoro grabatu zuen jarduera bideokamera txiki batekin. Hau da Coryren ikusmira zintzo eta gordinetik begiratuta ikus litekeen istorioa.

Trailer-a: Cold

  • FLY OR DIE:

20120515_menditour_3flyordie.gif

Mendiko kirolen film onena; Mendi Film Festival 2011

AEB, 2010, 24’

Zuzendaria: Peter Mortimer & Nick Rosen
Ekoizpena: Sender Films

www.senderfilms.com

Dean Potter samurai hegalariak bere bi pasioak, bakarkako eskalada askea eta BASE jauziak, batuko ditu sekula asmatu den eskalada estilorik arraroen eta aurrerakoiena sortzeko: BASE Bakarkako Askea. Sokarik gabe eskalatzea eta erorketa arintzeko paraxuta eramatea, hara hor gakoak. Potterrek adrenalina goreneraino igoarazi eta eskalada eremu berritzaile eta arriskutsu bateraino eramango du, bere haurtzaroko ametsa egi bihurtzeko gogoz: hegan egin ahal izatea.

Trailer-a: Fly or die

 

Turtzioz - Ranero

E-mail Inprimatu PDF

30 lagunek Bizkaiko Biraren 8. etapa egin dute. 

Goizeko 7:30-tan irten gara Arrasatetik, eta 9:15-tan hasi gera ibilbidea. Lehenengo Los Jorrios ondotik pasatu eta Armañon tontorrera igo gara. Hemendik Peñas de Raneroraino, Pozalaguaren Kobazulo ondora jatsiz. Gero Anbasaguas (Karrantza) herrian bazkaldu, herritik bisitatxo bat egin eta arratsaldeko 5etan irten gara bueltan Arrasatera. Eguraldiari dagokionez, ibiltzeko oso ona egin du eta ez dogu euririk ikusi.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/TurtziozRanero

Track-a: TurtziozRanero

 

Apirileko mendi eski irteera

E-mail Inprimatu PDF

Denboraldiko azken mendi eski irteeran, 12 lagun elkartu ginen.
Sapatuan Tuc deth Port de Vielha (2605m) igo ginun Vielhako tunelaren iparraldetik. 1200m-ko desnibela gutxi gora behera. Eguraldi nahasia, laino ta ostarteekin baina tontorra txapelpien.
Conangles mendi aterpean pasa ginun gaua.
Domekan berriz, Vielhako tunelaren hegoaldetik irten, Tuc de Mulleres (3010m) igo eta Vielhako tunelaren iparraldera jeitsi ginen. 1400m-ko desnibela gutxi gora behera. Tontorretik inguruko mendiak ikusteko aukera izan ginun, Aneto, ...

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/TucDethPortDeVielhaTucDeMulleres

   

Eski alpinoa

E-mail Inprimatu PDF

Apirilak 7-tik 14-ra Alpeetara. (Tignes)

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

Prezioak:

  • Bazkideak: 600€
  • Ez bazkideak: 630€

Prezioaren barne autobusa, apartamentua eta forfaitak sartzen dira.

Info +: http://besaide.org/eski-alpinoa.html

20120407_eskialpinoa_alpeak.gif

 

Muskiz - Turtzioz

E-mail Inprimatu PDF

45 lagunek Bizkaiko Biraren 7. etapa egin dute. 

Goizeko 7:30-tan irten gara Arrasatetik, eta 9-tan hasi gera ibilbidea. Lehenengo Mello tontorrera igo gara eta hemendik Alto de las Muñekaseraino (Kantabria eta Euskadiko muga). Hemendik Alen eta Betaio tontorraren artean pasata gero Gordon auzora iritsi gara. Gero Turtziozera eguardiko ordubiterdietan iritsi gara. Bazkaldu eta herritik bisitatxo bat egin ondoren, arratsaldeko 5etan irten gara bueltan Arrasatera.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/MuskizTurtzioz

Track-a: MuskizTurtzioz

 


Page 11 of 14
< 2017ko Maiatza >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

SARE SOZIALAK


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner