Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera

EMF - XXV. Haurren Mendi Ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Euskal Mendizale Federazioak, Iturribero Mendi Taldearekin batera, XXV. HAURREN MENDI IBILALDIA antolatuko du.

Ibilbidean parte hartzeko aurrez izena eman beharko da zuen mendi taldean.

IBILBIDEA: LAGRÁN – TORO MENDATEA – LAGUARDIA.

DATA: 2012ko irailaren 30ean, igandea.

IRTEERA ORDUA: goizeko 10:00etan.

ABIAPUNTUA: Lagrango plazan (Araba-Álava).

DISTANTZIA: 10 kilometro.

IRAUPENA: 4 ordu.

Info+: http://www.emf-fvm.com/DetalleNoticia.aspx?ntid=543

20120930_emf_haurrak.gif

 

Orixol M.E. - Aitor Aranaren Omenezko XVI. Mendi Ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Orixol Mendizale Elkarteak, hilaren 29rako, Aitor Aranaren Omenezko XVI. Mendi Ibilaldia antolatu du urtero bezala Aramaion.

20120929_aitorarana.gif

 

GMF - Mendiko orientazio ikastaroak

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, Irailaren 29-30 eta Urriaren 6-7an izango diren mendiko orientazio ikastaroetako izen emate epea. Ikastaroak honako edukiak landuko dituzte:

Iparorratzaren bitartez orientazio ikastaroa:

  • Orientazioaren oinarrizko tresnen erabilpena (mapa eta iparorratza).
  • Mendiko orientazioko oinarrizko hainbat tekniken erabilpena.
  • Mendiko ibilbideen antolaketa.
  • “Galduta” egoerari aurre egiteko baliabideak. 

GPS-ren bitartez orientazio ikastaroa:

  • Mendiko mapa baten oinarrizko osagarriak eta irakurketa zuzena GPSari begira.
  • GPSaren oinarrizko baliabideak.
  • Mendiko irteeren antolaketa maparen bitartez  GPSri aplikatuta.
  • “Galduta” egoerari aurre egiteko baliabideak.
  • GPSa orientazio tresna mugikorra.

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120929_orientazioa.gif

 

Hornes - Balmaseda

E-mail Inprimatu PDF

Guztira 29 lagun batu ziren atzo Garibaiko geltokian, eta 7:30etarako hartu zuten Bizkairako bidea. 9:15etan Balgerri puntara heldu ziren, 1.106 metroko altuera duena. Horren ostean Ordunteko mendilerroa zeharkatu zuten: Ilso de las Estacas (1.038 metro), Maza de Pando (1.021 metro), Burgüeno (1.043 metro) eta Kolitza (874 metro). Besaide Mendizale Elkarteko kideek guztira 21 kilometroko ibilbidea egin zuten, 6 ordu inguruko denbora behar izan zutela. Azkenik, Balmasedaraino jaitsi eta bertan behar den moduan indarberritu ziren guztiak: bazkari eder batekin. Arratsaldeko 17:00etarako Arrasaterako bidean ziren berriro ere. 

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/HornesBalmaseda

Track-a: Hornes - Balmaseda

   

Besaide Oroimen Eguna

E-mail Inprimatu PDF

1955. urtetik hutsik egin gabe, mendi istripuz utzi gaituzten euskal mendizale lagunak agurtzen ditugu Besaiden.

Aurten ere, Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak antolatuta, Irailaren 16an Besaiden bilduko gara asmo berdinarekin

Egitaraua:

  • 8:30etan Elorrioko plazatik igoera Memaiatik
  • 10:30etan Txistulariak eta Txalaparta
  • 11:00etan Meza
  • 11:30etan Lehendakariaren hitzaldia
  • 12:00etan Dantzariak eta Txistulariak

TXOZNA egongo da janaria eta edariekin.

OHARRA: Arrasaten ere goizeko 8:30-tan Monterronen elkartuko gara Besaidera oinez joateko.

20120916_besaide.gif

 

OHARRA

E-mail Inprimatu PDF

Helbide elektronikoa aldatu dugu !!!

Helbide berria: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it

 

San Lorenzo

E-mail Inprimatu PDF

35 mendizale elkartu ziren. 9:30-ak aldera ekin zioten ibilaldiari Valdezkaray herriko eski estaziotik. Eguraldi zoragarria lagun izan zuten.  4 kilometro igo ondoren, San Lorenzo mendiko gailurrera heldu ziren (2.271 metro). Bertan hamaiketakoa egin, eta indarrak hartu ondoren, 11 kilometro egin zituzten, batez ere aldatz behera, Valvanerako monasterioraino. Paraje honetara 14:30ean iritsi ziren. Han bazkaldu zuten eta ingurutik osteratxo bat eman ondoren, Arrasaterako autobusa hartu zuten.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/SanLorenzo

Track-a: Valdezcaray - San Lorenzo - Valvanera

   

FEDME - GAME gazteen kontzentrazioa

E-mail Inprimatu PDF

Uztailaren 16tik 22ra, estatuaren lurralde federazio guztietan dauden 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago Stagea. Jarduera hauen helburuak alpinismoaren sustapena eta eskualde guztietako alpinisten harremana sustatzea da eta diru-laguntza GAMEren bitartez izango da.

Info+: http://www.fedme.es/index.php?mmod=agenda&file=details&rID=54

20120716_fedme.gif

 

GMF - Ertzetako eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, Uztailaren 14-15ean Atxarten izango den Ertzetako Eskalada ikastaroaren izenemate epea. Ikastaroaren edukiak hurrengoak dira:

  • Ingurunea eta materiala ( ainguratze naturalak, arteka trabagailua, autoaseguruen testeoa).
  • Segurtasun teknikak (norabide askotako bilguneak, triangelaketak, lerroan, tarteko aseguruak).
  • Progresioa teknikak (rapela, autoasegurua).
  • Aipamen laburrak interpretatu, soka-lagunekin komunikatu, norbera babesteko materiala ( kopetakoa, zira eta abar).  
  • Korapiloak (sokaz lotu, autoblokeatzaileak, dinamikoa, sokak elkartu, ontzi-zaina).
  • Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesak, jaitsierak, logistika).

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120714_eskalada.gif

 

GMF - Abentura eremuko eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, ekainak 30 eta uztailak 1-ean izango den abentura eremuko eskalada ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan honako  edukiak landuko dira:

  • Ingurunea eta materiala (ainguraketa naturalak, iltzek, enpotradoreak, norberaren aseguruak aztertzea)
  • Segurtasun teknikak (norabide askotako bilerak, hirukiak, lerroan, bilerak, tarteko aseguruak)
  • Progresio teknikak (artifizialean hastapena, sokaburuan eskalatu,  rapel teknikak, norberaren asegurua)
  • Aipamenak interpretatu, soka-lagunen arteko komunikazioa eta norbera babesteko materiala (buruko argia, zira eta abar)
  • Korapiloak (sokak lotu, autoblokeatzailea, dinamikoa, sokak bat egin, barkeroa)
  • Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesbideak  jaitsierak, logistika)

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120630_eskalada.gif

 

Eskalada gida berria

E-mail Inprimatu PDF

Sua Edizioak eskaladari buruzko gida berria argitaratu du: "Escalada en el Pirineo Norte. Vías largas, fáciles y bien equipadas", Xabier Larretxeak idatzita.

Liburuaren aurkezpena hurrengo ekainaren 28an izango da Donostiako Elkar Aretoan. Interesa duena joan daiteke.

20120628_eskalada_gida.gif
 

GMF - Kirol eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

GMF-k antolatutako kirol eskalada ikastaroa, ekainaren 23 eta 24-ra atzeratu da. Izenemate epea berriz zabaldu da.

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120519_eskalada.gif

 

Kalera - San Pelayo

E-mail Inprimatu PDF

Besaide Mendizale Elkarteko 25 lagunek Bizkaiko Biraren 10. etapa egin zuten, La Kalera del Pardo - San Pelayo.  Mendizaleak goizeko 7:30etan irten ziren Arrasatetik, eta handik bi ordura ekin zioten ibilbideari.  Lehenik eta behin Peralta tontorrera (1141 metro) igor ziren, eta ondoren Zalamara (1336 metro). Eguraldi oso ona izan zuten lagun ta Villasana de Mena herrian baskaldu zuten Arrasatera bueltatu aurretik.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/KaleraSanPelayo

Track-a: Kalera - San Pelayo

 

GMF - Espeleologia ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, ekainak 16 eta 17an Aralarren izango den espeleologia ikastarorako izen emate epea.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120616_espeleologia.gif

   

AibA! mendi martxa

E-mail Inprimatu PDF

2012_aiba_kartela.gif

Info +: http://www.besaide.org/aiba.html

Izenemateak: https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=504&lang=eu

Jendeaurreko arreta zerbitzua: astearte eta asteazkenetan, 19:30-20:30.

Emaila: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it

 

EMF - XXXIII. orientazio ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Hurrengo lotunean EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAren XXXIII. ORIENTAZIO IBILALDIAREN informazioa aurkitu dezakezue.

http://www.emf-fvm.com/DetalleNoticia.aspx?ntid=520

20120603_emf.gif

   

GMF - Erreka zintzurren jeitsiera ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, ekainak 2 eta 3an Fago eta Ozan izango den erreka zintzurren jaitsierako ikastarorako izen emate epea.

  • Hastapena: Erreka zintzurretarako hastapena. Amildegi errazak segurtasunez eta autonomiaz jaitsi ahal izateko teknika zehatzen jabe egitea.
  • Trebakuntza: Ur bizietako erreka zintzurrak. Sokarekin ibiltzeko teknika aurreratuak, ur bizietan ibiltzeko teknikak eta norbere burua sorostekoak ikasi.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120602_errekazintzurren.gif

 

Matienzo - Puerto Ubal

E-mail Inprimatu PDF

Besaide Mendizale Elkarteko 35 lagunek Bizkaiko Biraren bederatzigarren etapa egin zuten, Karrantzako haranaren zehar.  Mendizaleak goizeko 7:00etan abiarazi ziren Arrasatetik, eta handik bi ordura ekin zioten ibilbideari.  Lehenik eta behin Peña del Mazo tontorrera (820 metro) igor ziren, eta ondoren Peña del Morora (821 metro). 

Ibilbidea amaituta, baina, Lanestosa herrira joan eta bertan bapo bazkaldu zuten guztiek.  Parada herria bisitatzeko ere aprobetxatu zuten, eta arratsaldeko 17:00ak aldera Arrasaterako bidean ziren berriro ere.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/MatienzoPuertoUbal

Track-a: Matienzo - Puerto Ubal

   


Page 11 of 15
< 2017ko Apirila >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 30

SARE SOZIALAK


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner