Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera

Urteroko batzar orokorra Urtarrilaren 17an

E-mail Inprimatu PDF

Urteroko Batzar Orokorra urtarrilaren 17-an osteguna izango da. Lehenengo deialdia 18:45etan eta bigarrena 19:00etan Kultur Aten. Bertan ondorengo gai zerrenda jorratuko da:

  • Aurreko aktaren onarpena.
  • 2012ko jardueraren azalpena.
  • 2013ko ekintzen programaren azalpena eta aurrekontuaren onarpena.
  • 2014ko kuoten onarpena.
  • Zuzendaritza Batzorde berriaren hautaketa.
  • Galderak eta eskaerak.

Bazkide guztiei zuzenduta dago batzar hau.

 

BAZKIDEENTZAT OHAR GARRANTZITSUA

E-mail Inprimatu PDF

ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIAREN ERAKETA

Jakinarazi nahi dizugu, gaur egun indarrean dagoen Besaide M.E.-ko Zuzendaritza Batzordeak, urte honen amaieran bere laurteko jardunaldia bukatzen duela. Egoera honen aurrean, datorren Batzar Orokorrerako Zuzendaritza Batzorde berria eratu beharra dago.

Dena dela aipatzekoa da, ekintza ezberdinak antolatzeko lantalde majoa daukagula eta lanean jarraitzeko prest dagoela. Zuzendaritza Batzordeko kide batzuk ere jarraitzeko prest daude, baina uste dugu Zuzendaritza Batzorde erdia berritzea beharrezkoa dela ideia berriekin elkartea aurrera eramateko.

Gonbidapena luzatzen dizugu, beldurrak alde batera utzi eta Besaide M.E.-ra gerturatzeko, barne funtzionamendua nolakoa den ikusi eta Zuzendaritza Batzorde berrian parte hartzera animatzeko. Zain izango zaitugu.


CONSTITUCION DE LA NUEVA JUNTA DIRECTIVA

Al final de este año la actual Junta Directiva cumple sus 4 años de dirección. Ante esta situación, en la proxima Junta General procederemos a la elección de una nueva Junta Directiva.

Es importante mencionar que tenemos un grupo de personas que seguirán organizando actividades y algunos/as miembros de la Junta Directiva también están dispuestos/as a continuar. De todas formas creemos que sería necesario renovar la mitad de la Junta directiva para que el club siga avanzando con la incorporación de nuevas ideas.

Te invitamos a que te acerques a Besaide M.E, para que veas su funcionamiento y animarte a formar parte de la nueva Junta Directiva. Te estaremos esperando.


 

2013. urteko egitaraua prest dago !!!

E-mail Inprimatu PDF

2013. urterako prestatu ditugun irteerak hauek dira:

2013_ekintzak.gif

Irteera hauek aldaketak eduki ditzakete eta hilabetero ateratzen dugun egitarauari adi egotea gomendatzen dugu.

 

Alta berriak

E-mail Inprimatu PDF

Bazkide eta federatu lizentzia berriak eskatzeko, deskargatu dokumentua, datuak bete eta bidali emailez ( This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it ), fax-ez (943773068), postaz (Besaide M.E., Garibai 3bis, 20500 Arrasate) edo Besaide M.E.-tik pasa astearte edo asteazkenetan, 19:30-tatik 20:30-tara.

BazkideFederatuLizentziaBerrienEskaeraOrria.pdf Eskaera orria


 

Federa zaitez !

E-mail Inprimatu PDF

Hamaika arrazoi dituzulako, federa zaitez !

Dokumentu honetan federatzeak dakarren onurak eta beste zenbait arrazoi irakur ditzazkezue.
 

 

Gipuzkoako goi mendi eskola

E-mail Inprimatu PDF

Gipuzkoako Goi Mendi Eskolako 2013ko ikastaroen egutegia:

 2013.ko GGME-ko ikastaroen egutegia

Ikastaroen informazioa eta izenemateak online: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

 

GMF - Glaziare Alpinismo Ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, abenduak 15 eta 16an izango den Glaziare Alpinismo ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan helburua hauek dira:

  • Hastapena: Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 40-45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko. Soka, piolet bat eta kranpoien oinarrizko erabilera glaziareko tenkaketarik  edo enkordamendurik  gabe.

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20121215_glaziarealpinismoa.gif

 

2013ko Bazkide eta Federatu lizentziak

E-mail Inprimatu PDF

Azaroan zehar 2013ko bazkide eta federatu lizentziak tramitatuko dira, altak, bajak, datu aldaketak, kontsultak, etab.

Bazkideei eskatzen diegu datuak eguneratzeko.

Aukera ezberdinak:

  • Azaroaren 19, 20, 21, 26, 27 eta 28an, elkartea zabalik egongo da 19:30-tatik 20:30-tara.
  • E-mail bidez: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
  • Fax bidez: 943773068

Eskerrik asko.


Durante el mes de noviembre se tramitaran las licencias federativas y de socio para 2013, altas, bajas, modificacion de datos, consultas, etc.

Se ruega a los socios que actualicen los datos.

Diferentes opciones:

  • Los dias 19, 20, 21, 26, 27 y 28 de noviembre, el local estara abierto de las 19:30 a 20:30.
  • Por e-mail: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
  • Por fax: 943773068

Gracias.


 

Via Ferrata El Caliz

E-mail Inprimatu PDF

20121117_viaferrata.gif

Besaide M.E.-ak "El Caliz" via ferrata egiteko irteera antolatu du.

Info+: http://www.ferrataelcaliz.es

Nora: Ramales de la Victoria (Cantabria).

Noiz: Azaroak 17.

Irteera: Goizeko 9:00-tan, Garibaiko bus geltokitik. Itzulera atsaldeko 19:00-ak aldera.

Izenemateak: Urriak 30-31 eta Azaroak 6-7, 19:30-tatik 20:30-tara. (Telf.: 943 77 30 66)

 

Balmaseda - Artziniega

E-mail Inprimatu PDF

Eguraldi txarra egin arren, 28 lagun Garibaiko geltokitik atera ziren, goizeko 7:30ean Balmasedarako bidean, Bizkaiko Biraren 12. etapa egitera. Goizeko 8:45ean ekin zioten ibilaldiari, aldapan gora. Arbalitza eta Celadilla mendien ondotik igaro ziren, Espaldaseca (689 metro) mendiko gailurrera iristeko. Beste tontor batean ere izan ziren, Rioya mendikoan, 678 metroko altueran. Ondoren maldak jaitsi zituzten Ayega errekaraino. Erreka zeharkatu eta berriro aldapan gora, Alto de Pando (553 metro) ondotik pasa ziren eta gero Artziniegarako bidea hartu. Guztira 19 kilometroko bidea egin zuten, eta oinez bost ordu eta erdi eman zituzten. Bidean zehar euria eta ostarte batzuk aurkitu zituzten. Autobusera 14:30ean heldu ziren, eta Torre de Artziniega hotelean egindako bazkari batekin eman zieten bukaera aurtengo irteerei.

Datorren urtean Bizkaiari Bira ematen jarraituko dute, eta azken etapa Kanpazarren bukatuko da.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/BalmasedaArtziniega

Track-a: Balmaseda - Artziniega

   

GMF - Ordenagailuari aplikatutako GPS ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, Azaroak 6, 8 eta 10ean izango den ordanagailuari aplikatutako GPS ikastarorako izen emate epea. Ikastaroa La Salle Berrozpe ikastetxean izango da Andoainen eta honako  edukiak landuko dira:

  • Programa instalatu eta konfiguratu.
  • Mapa digitalen formato desberdinak.
  • WPTen erabilera programarekin.
  • Ibilbideen erabilera programarekin.
  • Trakc-en erabilera programarekin.
  • GPSaren datuen transmisioa programara eta alderantziz.
  • Irudi desberdinak esportatu eta inprimatu.
  • Kanpoan GPSarekin egindako praktikan landutako datuen aplikazioa.

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20121106_gps.gif

 

GMF - Beteranoen martxa

E-mail Inprimatu PDF

20121028_beteranomartxa.gif

GMF-ko beteranoen martxa urriaren 28an ospatuko da Mutrikun.

Ibilbidea: Mutriku – Ondabarro – Abeletxe – Arno (623 metro) – Arnondo – Astigarribia – Sagarmiña – Bustiñaga – Langa – San Juan – Mutriku.

Besaide Mendizale Elkarteak autobusak antolatuko ditxu.

Izenemateak: Urriak 22 eta 23, 19:30-tatik 20:30-tara. (Telf.: 943 77 30 66)

 

Arrasateko bide zaharretatik mendi ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 27 sapatua, Arrasateko bide zaharretatik mendi ibilaldia.

Ibilbidea: Arrasate - Etxezarreta - San Prudentzio gain - 7 bide - Bedoña - Kurtzetxiki - Arrasate.

Irteera: goizeko 9:00-tan Musakolako San Isidrotik.

Ez dago izena eman beharrik, edonor etor daiteke. Animatu !!!

20121027_bidezaharrak.gif

 

Proiekzioa - Adolfo Madinabeitia

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 24, asteazkena, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten, Adolfo Madinabeitiaren eskutik "Mundo Perdido (Acopan Tepuy)".

20121024_mundoperdido.gif

Eskarmentu haundiko eslalatzaile-alpinista dugu Adolfo Madinabeitia Gasteiztarra. Asko izan dira gainditu izan dituen zailtasun haundiko erronkak, mundo zabaleko hainbat mendikateetan. Eskalada artifizialean aintzindarietako bat dugu eta estilo horretan maila eta konpromezu haundiko igoerak burutu izan ditu. Oraingoan, Adolfok  Venezuelako Tepuietan egin berri dituen aktibitateak azaltzera datorkigu. Kirol jardunaz gain, bertan bizi diren indigenen bizimoduaren berri ere jakingo dugu.

Proiekzioa euskeraz izango da eta ondorengo berbaldia, gazteleraz.

   

Proiekzioa - Aloña Mendi Espeleologia Taldea

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 17, asteazkena, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten, Aloña Mendi Espeleologia Taldearen eskutik "Uraren Bideak".

20121017_urarenbideak.gif

Argazkia: Aloña Mendi E.T. - Satorrak E.T.

Aloña Mendi Espeleologia Taldeak (AMET) 2010 eta 2011 bitartean egin dituen esplorazio eta lanak azalduko ditu URAREN BIDEAK izeneko emanaldiaren bidez. Oñatin, Aretxabaletan eta Arrasaten burututako esplorazioak izan dira, eta denetik egin dute: ur azpiko esplorazioak, eskaladak, hezurrak aurkitu, galeria berriak... Bi urte benetan emankorrak izan dira. Gogoratu, besteak beste, hartz arre baten garezurra aurkitu zutela oso osorik Arantzazu inguruko Fraldebaso 01 izeneko leizea esploratzen eta topografiatzen ari zirela. 

 

Picos de Europa - Argazkiak

E-mail Inprimatu PDF

20121012_picos_argazkiak.gif

10 lagun joan ginen Picos de Europara. Ostiralean eguraldi tristea baina euririk apenas egin zuen, sapatuan eguraldi ederra izan ginun eta domekan berriz, haize bolada zakar ta zaparra batzuk goizean zehar, eta Fuente De-ra iristeko pistan behera berriz euria bota ta bota aritu zen.

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/EspinamaRefAlivaRefColladoJermosoFuenteDe

 

Picos de Europa

E-mail Inprimatu PDF

20121012_picos.gif

Besaide M.E.-ak datorren Urriaren 12, 13 eta 14-rako mendi irteera antolatu du Picos de Europara.

  • Urriak 12: Espinama - Aliva aterpetxea (1667m).
  • Urriak 13: Aliva aterpetxea - Collado Jermoso aterpetxea (2064m).
  • Urriak 14: Collado Jermoso aterpetxea - Fuente De.

Irteera: Urriaren 12-an, goizeko 6:30-tan, Garibaiko bus geltokitik.

Gauak mendiko aterpetxetan pasako ditugu pentsio erdian.

FEDME txartela eramatea komenigarria da.

Norberak eraman beharko ditu 3 egunetarako bazkariak.

Izen emateak: Urriak 3 eta 4, 19:30-20:30 bitartean, Besaide elkartean (Telf. 943773066).

Besaide Mendizale Elkarteak ez du bere gain hartuko Federatua ez dagoenaren inolako erantzunkizunik.

   

GMF - Abenturako eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, Urriak 6-7an La Cabreran (Madrid) izango den abentura eremuko eskalada ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan honako edukiak landuko dira:

  • Ingurunea eta materiala (ainguraketa naturalak, iltzek, enpotradoreak, norberaren aseguruak aztertzea)
  • Segurtasun teknikak (norabide askotako bilerak, hirukiak, lerroan, bilerak, tarteko aseguruak)
  • Progresio teknikak (artifizialean hastapena, sokaburuan eskalatu,  rapel teknikak, norberaren asegurua)
  • Aipamenak interpretatu, soka-lagunen arteko komunikazioa eta norbera babesteko materiala (buruko argia, zira eta abar)
  • Korapiloak (sokak lotu, autoblokeatzailea, dinamikoa, sokak bat egin, barkeroa)
  • Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesbideak  jaitsierak, logistika)

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20121006_eskalada.gif

 

EMF - XXV. Haurren Mendi Ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Euskal Mendizale Federazioak, Iturribero Mendi Taldearekin batera, XXV. HAURREN MENDI IBILALDIA antolatuko du.

Ibilbidean parte hartzeko aurrez izena eman beharko da zuen mendi taldean.

IBILBIDEA: LAGRÁN – TORO MENDATEA – LAGUARDIA.

DATA: 2012ko irailaren 30ean, igandea.

IRTEERA ORDUA: goizeko 10:00etan.

ABIAPUNTUA: Lagrango plazan (Araba-Álava).

DISTANTZIA: 10 kilometro.

IRAUPENA: 4 ordu.

Info+: http://www.emf-fvm.com/DetalleNoticia.aspx?ntid=543

20120930_emf_haurrak.gif

 

Orixol M.E. - Aitor Aranaren Omenezko XVI. Mendi Ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Orixol Mendizale Elkarteak, hilaren 29rako, Aitor Aranaren Omenezko XVI. Mendi Ibilaldia antolatu du urtero bezala Aramaion.

20120929_aitorarana.gif

 

GMF - Mendiko orientazio ikastaroak

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da, GMF-k antolatuta, Irailaren 29-30 eta Urriaren 6-7an izango diren mendiko orientazio ikastaroetako izen emate epea. Ikastaroak honako edukiak landuko dituzte:

Iparorratzaren bitartez orientazio ikastaroa:

  • Orientazioaren oinarrizko tresnen erabilpena (mapa eta iparorratza).
  • Mendiko orientazioko oinarrizko hainbat tekniken erabilpena.
  • Mendiko ibilbideen antolaketa.
  • “Galduta” egoerari aurre egiteko baliabideak. 

GPS-ren bitartez orientazio ikastaroa:

  • Mendiko mapa baten oinarrizko osagarriak eta irakurketa zuzena GPSari begira.
  • GPSaren oinarrizko baliabideak.
  • Mendiko irteeren antolaketa maparen bitartez  GPSri aplikatuta.
  • “Galduta” egoerari aurre egiteko baliabideak.
  • GPSa orientazio tresna mugikorra.

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

20120929_orientazioa.gif

 

Hornes - Balmaseda

E-mail Inprimatu PDF

Guztira 29 lagun batu ziren atzo Garibaiko geltokian, eta 7:30etarako hartu zuten Bizkairako bidea. 9:15etan Balgerri puntara heldu ziren, 1.106 metroko altuera duena. Horren ostean Ordunteko mendilerroa zeharkatu zuten: Ilso de las Estacas (1.038 metro), Maza de Pando (1.021 metro), Burgüeno (1.043 metro) eta Kolitza (874 metro). Besaide Mendizale Elkarteko kideek guztira 21 kilometroko ibilbidea egin zuten, 6 ordu inguruko denbora behar izan zutela. Azkenik, Balmasedaraino jaitsi eta bertan behar den moduan indarberritu ziren guztiak: bazkari eder batekin. Arratsaldeko 17:00etarako Arrasaterako bidean ziren berriro ere. 

Argazkiak: https://picasaweb.google.com/besaidemendizale/HornesBalmaseda

Track-a: Hornes - Balmaseda

   


Page 10 of 14
< 2017ko Maiatza >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

SARE SOZIALAK


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner