Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera

GMF - Beteranoen martxa

E-mail Inprimatu PDF

Urriaren 27an, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXVII. Mendizale helduen ibilaldia egingo da Mutrikun.

Autobusa antolatu da Mutrikura joateko eta goizeko 7:00etan irtengo da Arrasatetik.

  • Bazkide eta federatuak: 32€.
  • Bazkide eta ez federatuak: 37€.
  • Ez bazkide eta ez federatuak: 39€.

Izena emateko egunak urriaren 21, 22 eta 23a izango dira, Besaideko bulegoetan, arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara.

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXVII. Mendizale helduen ibilaldia 16 kilometroko ibilbideak osatuko du eta honen ostean, bazkaria egingo dute indarrak berreskuratzeko.

 
 

Proiekzioa - Egoitz Zubizarreta

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 21 astelehena, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten, Egoitz Zubizarreta arrasatearraren Patagoniako abenturen ikus-entzunekoa.

Cerro Torren (Ferrari bidea) eta Poincenot orratzan (Williams arranpa) egindako igoerak aurkeztuko ditu mendizaleak.

   

Filma - Kilian Jornet

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 16 asteazkena, arratsaldeko 19:00-tan kulturaten, Kilian Jornet-en filma, Summits of my life.

 

Uraren eta Errekaren Astea

E-mail Inprimatu PDF

Uraren eta Errekaren Astea antolatu du Mankomunitateak urriaren 13tik 19ra herritarrak kontzientziatzeko helburuarekin, besteak beste. Egingo diren ekintzen artean, Deba ibaia garbitzeko deialdia eta araztegietara bisitak dira azpimagarrienak.

 

Leongo mendietara irteera

E-mail Inprimatu PDF

Izenematea: Irailak 23, 24 eta 25, 19:30tatik 20:30tara!!!

 

GMF - Mendiko orientazio ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF
Ireki da irailaren 28-29 eta urriaren 5-6 egingo diren orientazio ikastaroen izenemate epea. Informazio gehiago edukitzeko hurrengo lotunean sartu eta bertan aurkituko duzue egitaraua.

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

   

Besaide Oroimen Eguna

E-mail Inprimatu PDF

1955. urtetik hutsik egin gabe, mendi istripuz utzi gaituzten euskal mendizale lagunak agurtzen ditugu Besaiden.

Aurten ere, Aramaixoko Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta, Irailaren 15ean Besaiden bilduko gara asmo berdinarekin.

 

GMF - Abenturako eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da Uztailak 20-21ean Atxarten izango den abentura eremuko eskalada ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan honako  edukiak landuko dira:

  • Ingurunea eta materiala (ainguraketa naturalak, iltzek, enpotradoreak, norberaren aseguruak aztertzea)
  • Segurtasun teknikak (norabide askotako bilerak, hirukiak, lerroan, bilerak, tarteko aseguruak)
  • Progresio teknikak (artifizialean hastapena, sokaburuan eskalatu,  rapel teknikak, norberaren asegurua)
  • Aipamenak interpretatu, soka-lagunen arteko komunikazioa eta norbera babesteko materiala (buruko argia, zira eta abar)
  • Korapiloak (sokak lotu, autoblokeatzailea, dinamikoa, sokak bat egin, barkeroa)
  • Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesbideak  jaitsierak, logistika)

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

   

GMF - Ertzetako eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da  Uztailaren 13-14an Balerdi, Peña Karrian izango den Ertzetako Eskalada ikastaroaren izenemate epea. Ikastaroaren edukiak hurrengoak dira:

  • Ingurunea eta materiala ( ainguratze naturalak, arteka trabagailua, autoaseguruen testeoa).
  • Segurtasun teknikak (norabide askotako bilguneak, triangelaketak, lerroan, tarteko aseguruak).
  • Progresioa teknikak (rapela, autoasegurua).
  • Aipamen laburrak interpretatu, soka-lagunekin komunikatu, norbera babesteko materiala ( kopetakoa, zira eta abar).
  • Korapiloak (sokaz lotu, autoblokeatzaileak, dinamikoa, sokak elkartu, ontzi-zaina).
  • Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesak, jaitsierak, logistika).

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

   

Val d'Echo

E-mail Inprimatu PDF

Datorren ekainaren 8-9rako, Besaide Mendizale elkarteak Val d'Echo haranera irteera antolatu du.

Val d'Echo “Pirineos Oscenses Occidentales” eskualdean kokatzen den haran ikaragarria da. Paradisu naturalaren islada den Val d'Echon flora nahiz fauna ugari eta aberatsa topa ditzakegu: “Quebrantahuesos”, “Alimoche”, “Sarrioak” edota gure ibilbideari izena ematen dion hartza: “Camille”.

Prezioa: 70€ (75€ ez bazkideak)

*Prezioaren barne: autobusa eta pentsio erdiko egonaldia Gabardito aterpetxean.

 

GMF - Espeleologia ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF
Ireki da Ekainaren 8 eta 9an Aralarren egingo den Espeleologia ikastaroaren izenemate epea.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

 

Arrasateko bide zaharretatik mendi ibilaldia

E-mail Inprimatu PDF

Ekainak 2 igandea, Arrasateko bide zaharretatik mendi ibilaldia.

Ibilbidea: Arrasate - Etxezarreta - San Prudentzio gain - 7 bide - Bedoña - Kurtzetxiki - Arrasate.

Irteera: goizeko 9:00-tan Musakolako San Isidrotik.

Ez dago izena eman beharrik, edonor etor daiteke. Animatu !!!

20121027_bidezaharrak.gif

 

GMF - Erreka Zintzurrak jeisteko ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da  Ekainaren 1 eta 2-an Fago/Ozan izango den Erreka Zintzurrak jaisteko ikastaroaren izenemate epea. Hauek izango dira ikastaroko edukiak:

  • Sokarik gabe aurrera egiteko teknikak
  • Sokarekin aurrera egiteko teknikak
  • Inprobisazio teknikak
  • Norbere burua sorosteko teknikak
  • Ur bizietako teknikak

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

 

GMF - Eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Maiatzak 18 eta 19an izango zen Kirol Eskaladako ikastaroa, atzeratu egiten da ekainak 1 eta 2ra. Irekita mantentzen da izenemateko epea.

Eskaladako ikastaroa Egino eta Aiztondo izango da, helburu bezela, hau izango duelarik:

  • Hastapena: eskaladako materialarekin eta mundu bertikalarekin ohitu edo etxekotu. Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu luze bakarreko bide hornituak dituzten eskalada eskoletan burujabetasunez eta segurtasunez mugitzeko.
  • Trebakuntza: Hornituriko hormetako eskalada: ezagutza teoriko praktikoak eskuratu bilerak eta bideak horniturik dauden horma luzeetako eskaladan burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

   

Mendi Tour 2013

E-mail Inprimatu PDF

Maiatzak 7, asteartea, arratsaldeko 20:30-tan, Amaia antzokian, mendi eta abentura zinerik onena.

   

Val Thorens - Mottaret - Courchevel

E-mail Inprimatu PDF

Autobusa martxoaren 30ean goizeko 00:00tan irtengo da. Bidaia literadun autobusean izango da. Itzulera berriz apirilaren 5ean gaueko 10:00ak aldera. Ondoren 6an sagardotegi batean bazkai pasadatxua egingo da etxera heldu aurretik.

Prezioak:

  • Bazkideak: 600€
  • Ez bazkideak: 630€

Prezioaren barne litaredun autobusa, apartamentua eta forfaitak sartzen dira.

Izenemateak: Astelehen, astearte eta asteazkenero 18:30tatik 19:30tara.

 


Page 9 of 15
< 2017ko Apirila >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 30

SARE SOZIALAK


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner