Besaide Mendizale Elkartea

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera

Urteroko batzar orokorra Urtarrilaren 16an

E-mail Inprimatu PDF

Urteroko Batzar Orokorra urtarrilaren 16-an osteguna izango da. Lehenengo deialdia 18:45etan eta bigarrena 19:00etan Kultur Aten.

Bazkide guztiei zuzenduta dago batzar hau.

 

2014. urteko egitaraua prest dago !!!

E-mail Inprimatu PDF

2014. urterako prestatu ditugun irteerak hauek dira:

Irteera hauek aldaketak eduki ditzakete eta hilabetero ateratzen dugun egitarauari adi egotea gomendatzen dugu.

 

Alta berriak

E-mail Inprimatu PDF

Bazkide eta federatu lizentzia berriak eskatzeko, deskargatu dokumentua, datuak bete eta bidali emailez ( This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it ), fax-ez (943773068), postaz (Besaide M.E., Garibai 3bis, 20500 Arrasate) edo Besaide M.E.-tik pasa astearte edo asteazkenetan, 19:30-tatik 20:30-tara.

BazkideFederatuLizentziaBerrienEskaeraOrria.pdf Eskaera orria


 

Federa zaitez !

E-mail Inprimatu PDF

Hamaika arrazoi dituzulako, federa zaitez !

Dokumentu honetan federatzeak dakarren onurak eta beste zenbait arrazoi irakur ditzazkezue.

 

Gipuzkoako Goi Mendi Eskola

E-mail Inprimatu PDF

Gipuzkoako Goi Mendi Eskolako 2014ko ikastaroen egutegia:

GGME 2014ko egutegia.pdf

Ikastaroen informazioa eta izenemateak online: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

 

GMF - Glaziare Alpinismo Ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da abenduak 14 eta 15ean izango den Glaziare Alpinismo ikastarorako izen emate epea. Ikastaroaren maila hastapenekoa izango da eta bere helburua honakoa da:

  • Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 40-45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko. Soka, piolet bat eta kranpoien oinarrizko erabilera glaziareko tenkaketarik edo enkordamendurik  gabe.

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

 

2014ko Bazkide eta Federatu lizentziak

E-mail Inprimatu PDF

Abenduan zehar 2014ko bazkide eta federatu lizentziak tramitatuko dira, altak, bajak, datu aldaketak, kontsultak, etab.

Bazkideei eskatzen diegu datuak eguneratzeko.

Aukera ezberdinak:

  • Abenduaren 9, 10 eta 11n, elkartea zabalik egongo da 19:30-tatik 20:30-tara.
  • E-mail bidez: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
  • Fax bidez: 943773068

Eskerrik asko.


Durante el mes de diciembre se tramitaran las licencias federativas y de socio para 2014, altas, bajas, modificacion de datos, consultas, etc.

Se ruega a los socios que actualicen los datos.

Diferentes opciones:

  • Los dias 9, 10 y 11 de diciembre, el local estara abierto de las 19:30 a 20:30.
  • Por e-mail: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
  • Por fax: 943773068

Gracias.


   

GMF - Ordenagailuari aplikatutako GPS ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da Azaroak 5, 7 eta 9an izango den ordanagailuari aplikatutako GPS ikastarorako izen emate epea. Ikastaroa La Salle Berrozpe ikastetxean izango da Andoainen eta honako edukiak landuko dira:

  • Programa instalatu eta konfiguratu
  • Mapa digitalen formato desberdinak.
  • WPTen erabilera programarekin
  • Ibilbideen erabilera programarekin
  • Trakc-en erabilera programarekin
  • GPSaren datuen transmisioa programara eta alderantziz
  • Irudi desberdinak esportatu eta inprimatu
  • Kanpoan GPSarekin egindako praktikan landutako datuen aplikazioa

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:

Info+: http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

 

Udalatx-eri bira Monterronetik

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 27 igandea, mendi irteera, Udalatx-eri bira.

Ibilbidea: Arrasate - Kanpanzar - Besaide - Udala - Arrasate.

Irteera: goizeko 9:00-tan Monterronetik.

Ez dago izena eman beharrik, edonor etor daiteke. Animatu !!!

 

GMF - Beteranoen martxa

E-mail Inprimatu PDF

Urriaren 27an, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXVII. Mendizale helduen ibilaldia egingo da Mutrikun.

Autobusa antolatu da Mutrikura joateko eta goizeko 7:00etan irtengo da Arrasatetik.

  • Bazkide eta federatuak: 32€.
  • Bazkide eta ez federatuak: 37€.
  • Ez bazkide eta ez federatuak: 39€.

Izena emateko egunak urriaren 21, 22 eta 23a izango dira, Besaideko bulegoetan, arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara.

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XXVII. Mendizale helduen ibilaldia 16 kilometroko ibilbideak osatuko du eta honen ostean, bazkaria egingo dute indarrak berreskuratzeko.

   

Proiekzioa - Egoitz Zubizarreta

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 21 astelehena, arratsaldeko 19:00-tan Kulturaten, Egoitz Zubizarreta arrasatearraren Patagoniako abenturen ikus-entzunekoa.

Cerro Torren (Ferrari bidea) eta Poincenot orratzan (Williams arranpa) egindako igoerak aurkeztuko ditu mendizaleak.

   

Filma - Kilian Jornet

E-mail Inprimatu PDF

Urriak 16 asteazkena, arratsaldeko 19:00-tan kulturaten, Kilian Jornet-en filma, Summits of my life.

 

Uraren eta Errekaren Astea

E-mail Inprimatu PDF

Uraren eta Errekaren Astea antolatu du Mankomunitateak urriaren 13tik 19ra herritarrak kontzientziatzeko helburuarekin, besteak beste. Egingo diren ekintzen artean, Deba ibaia garbitzeko deialdia eta araztegietara bisitak dira azpimagarrienak.

 

Leongo mendietara irteera

E-mail Inprimatu PDF

Izenematea: Irailak 23, 24 eta 25, 19:30tatik 20:30tara!!!

 

GMF - Mendiko orientazio ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF
Ireki da irailaren 28-29 eta urriaren 5-6 egingo diren orientazio ikastaroen izenemate epea. Informazio gehiago edukitzeko hurrengo lotunean sartu eta bertan aurkituko duzue egitaraua.

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

   

Besaide Oroimen Eguna

E-mail Inprimatu PDF

1955. urtetik hutsik egin gabe, mendi istripuz utzi gaituzten euskal mendizale lagunak agurtzen ditugu Besaiden.

Aurten ere, Aramaixoko Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta, Irailaren 15ean Besaiden bilduko gara asmo berdinarekin.

 

GMF - Abenturako eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da Uztailak 20-21ean Atxarten izango den abentura eremuko eskalada ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan honako  edukiak landuko dira:

  • Ingurunea eta materiala (ainguraketa naturalak, iltzek, enpotradoreak, norberaren aseguruak aztertzea)
  • Segurtasun teknikak (norabide askotako bilerak, hirukiak, lerroan, bilerak, tarteko aseguruak)
  • Progresio teknikak (artifizialean hastapena, sokaburuan eskalatu,  rapel teknikak, norberaren asegurua)
  • Aipamenak interpretatu, soka-lagunen arteko komunikazioa eta norbera babesteko materiala (buruko argia, zira eta abar)
  • Korapiloak (sokak lotu, autoblokeatzailea, dinamikoa, sokak bat egin, barkeroa)
  • Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesbideak  jaitsierak, logistika)

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

   

GMF - Ertzetako eskalada ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF

Ireki da  Uztailaren 13-14an Balerdi, Peña Karrian izango den Ertzetako Eskalada ikastaroaren izenemate epea. Ikastaroaren edukiak hurrengoak dira:

  • Ingurunea eta materiala ( ainguratze naturalak, arteka trabagailua, autoaseguruen testeoa).
  • Segurtasun teknikak (norabide askotako bilguneak, triangelaketak, lerroan, tarteko aseguruak).
  • Progresioa teknikak (rapela, autoasegurua).
  • Aipamen laburrak interpretatu, soka-lagunekin komunikatu, norbera babesteko materiala ( kopetakoa, zira eta abar).
  • Korapiloak (sokaz lotu, autoblokeatzaileak, dinamikoa, sokak elkartu, ontzi-zaina).
  • Jarduera planifikatu (ordutegiak, ihesak, jaitsierak, logistika).

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

   

Val d'Echo

E-mail Inprimatu PDF

Datorren ekainaren 8-9rako, Besaide Mendizale elkarteak Val d'Echo haranera irteera antolatu du.

Val d'Echo “Pirineos Oscenses Occidentales” eskualdean kokatzen den haran ikaragarria da. Paradisu naturalaren islada den Val d'Echon flora nahiz fauna ugari eta aberatsa topa ditzakegu: “Quebrantahuesos”, “Alimoche”, “Sarrioak” edota gure ibilbideari izena ematen dion hartza: “Camille”.

Prezioa: 70€ (75€ ez bazkideak)

*Prezioaren barne: autobusa eta pentsio erdiko egonaldia Gabardito aterpetxean.

 

GMF - Espeleologia ikastaroa

E-mail Inprimatu PDF
Ireki da Ekainaren 8 eta 9an Aralarren egingo den Espeleologia ikastaroaren izenemate epea.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu hurrengo lotunean:

http://www.gmf-fgm.org/Ikastaroak-Online/

 


Page 8 of 14
< 2017ko Apirila >
Al Ar Az Og Or Lr Ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

SARE SOZIALAK


Babesleak

Banner
Banner
Banner
Banner